X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Iluneko Argi
Produktu berria

Iluneko Argi

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA

ISBN: 978-84-9106-785-6
Kodea: 165609

Salneurria
11,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Hainbat belaunaldiko pertsonen arteko adiskidetasuna, naturarekiko maitasunaren esparruan.
 
Girotzea: Trama Euskadin gertatzen da, gaur egunean.
 
Laburpena:
Hermenegildo beti izan da pixka bat erretxina, baina zerbait aldatu da, bihotzekoak eman ondoren. Goizeko pasealdian, neskato bat ezagutu du; Iluneko Argi deitzen dio berak. Neskatoa egunero doa oinez ikastetxera, bederatziko taula xuxurlatzen. Hermenegildok babestu egiten du eta, egun batean, halako batean, partekatu du bere sekretua: zuhaitzek hitz egin eta ipuinak kontatzen dituzte, eta beraiek entzun ditzakete. Baina, Hermenegildoz gainera, bere amak ere zaintzen du neskatoa, leihotik, ikastetxerako bidean, bai eta eskolako atezainak ere; atezainak agirika egiten dio, bidean entretenitzearren, eta Hermenegildori neskatoa jazarten duela esaten dio. Atezainaren akusazio bidegabe horrek kaosa eragin du: Hermenegildo etxean itxi eta bere buruari zaintzeari uzten dio. Carmen arrebak eta auzokideak osasuna eta higienea berreskuratzen laguntzen dio eta, prozesu horretan, Hermenegildok zuhaitzen adiskidetasuna ezagutzen du, bai eta Iluneko Argiren samurtasuna eta maitasuna ere.
 
Egilearen datuak
 
JUAN KRUZ IGERABIDE. Adunan jaio zen, 1955ean. Irakaslea izan da, hainbat urtez; Euskal Filologiako doktorea da eta, gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da; bertan, gainera, Mikel Laboa katedra zuzentzen du. Baina, batik bat, olerkaria da: heldu eta umeentzako olerkiak idatzi ditu, haur literaturako hainbat lan argitaratu ditu eta, 2018an, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eskuratu zuen, Abezedario titiridario olerkien liburuagatik.
 
Informazio gehiagorako >>>Sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak
 
RAQUEL CATALINA. (Madril, 1973) Arte Ederrak ikasi zituen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 2008an, Ilustrazio Profesionaleko Masterra egin zuen Valentziako ESATen, Carlos Ortín-ekin. Gaur egun, diseinua eta, batik bat, haur eta gazte ilustrazioa ditu lanbide.
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Protagonista xamurra iruditzen zaigu hasierako orrialdeetatik: agure ahula eta bakartia, zuhaitzekin hitz egiten duena eta munduari poetika harrigarriarekin behatzen diona.
• Ederra da dagoeneko bizitzan behera doan gizon baten eta berarekin inolako ahaidetasun harremanik ez duen neskatoaren artean sortzen den benetako adiskidetasun harremana.
• Hizkera poetikoaren eta intimistaren erabilerak, lo kanten erritmo tradizionalek eta jolasteko abestiek testua aberasten dute.
• Kapitulu bakoitzean, Hermenegildok eta parkeko zuhaitzek kontatzen dituzten ipuin tradizional laburrak ageri dira.
• Eleberriak gauza txikiez gozatzera gonbidatzen du, eta irakurleari erakusten dio egunerokotasuna magiaz eta zoriontsua izateko aukerez beterik dagoela.
 
Sustatzen diren balioak: Belaunaldien arteko adiskidetasuna, naturarekiko errespetua eta maitasuna, enpatia, eguneroko zoriontasunaren bilaketa.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Balio Etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Juan Kruz Igerabide.
Marrazkilaria: Raquel Catalina.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 144.
Adina: 10 urtetik aurrera.