X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Ilargiko zaindariak arriskuan

Ilargiko zaindariak arriskuan

Bilduma: GAZTETXO!

ISBN: 9788491069829
Kodea: 176490

Salneurria
12,90 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Ilargian bizi den lagun talde honek oraingoan antzinako momiei, bikingo espazialei eta munstro harrigarrien kontrako agerpenei aurre egin beharko diete haien dohain bereziak erabiliz.
 
Hona hemen Ilargiko zaindariak taldearen abentura berriak.
 
Girotzea: Ilargiko Beta herrixka.
 
Laburpena:
A8 androidea, Patxi zientzialaria, Amaia, PT, Dorian, Meri eta Angelo izango dira oraingo honetan ere protagonistak. Lehenengo meategi berezi batean momia zahar bat aurkituko dute, azkenean gaztetuko dena.
 
Ondoren, Ilargia konkistatu nahi duten espazioko bikingo batzuen oldarkeriari aurre egin beharko diote. Horretarako Ilargian sortutako atmosfera eta baliabideak era oso burutsuan baliatu beharko dituzte, azkenean bikingo buru gogorrei lezio bat emanez.
 
Baina dena ez da hor bukatzen, oraindik ere hormak zeharkatzen dituen mutiko berezi bat ezagutuko dute, hizkuntza berezi bezain ezagun bat erabiltzen duena, eta, hori gutxi balitz, aintzirako munstro arriskutsu bati ere aurre egin beharko diote. Prest al zaude Ilargiko Zaindarien abenturan murgiltzeko?
 
Egilearen datuak:
 
AITOR ARANA: Legazpin jaioa, 1963ko abenduaren 21ean. Unibertsitaterainoko ikasketak egina eta hamazazpi urterekin idazten hasia. Lehenbiziko liburua hogeita hiru urterekin argitaratu zuenetik, ehun liburu baino gehiago sortu eta itzuli ditu. Idazlan gehienak haur eta gazte literaturaren arloan egin baditu ere, helduentzako eleberrigintzan ere badabil.
 
XUT literatur aldizkariko lankide eta arduraduna. Itzultzailea euskeraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
MANU ORTEGA: (Bilbo, 1971) bizkaitar ilustratzailea eta komikigilea da eta Bartzelonan bizi da. Marrazkilari, diseinatzaile eta ikusentzunezko eragilea da. Arte Ederren ikasketak egin zituen Salamancan, Bilbon eta Kasselen. 1977. urtetik hona 120 liburu baino gehiago ilustratu ditu katalanez, euskaraz, gazteleraz, ingelesez edo frantsesez.
 
Ibaizabalen, adibidez, Max eta lehengusina txikia (Gaztetxo!) eta Ilargiko zaindariak (Gaztetxo!) argitaratu ditu.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Fikziozko mundu miresgarri batean murgiltzeko istorio ezin hobea.
• Irudimena bultzatzeko eta fikziozko pertsonaien bidez balio eta ezagutza ezberdinak transmititzeko obra eredugarria.
• Manu Ortegaren ilustrazioek bizitasunez eta kolorez betetzen dute Aranaren kontakizuna.
• Testu originalak, lau kontakizun labur batera, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
• Esperantoa bezalako hizkuntza bat pertsonaia berezi baten bitartez sartzeak irakurleengan interesa piztuko du.
 
Gaikako kategoria: Fantasia / fikzioa, abentura, kulturartekotasuna, kontzientzia, hazkunde pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Astrologia, planetak, zientzia, ezberdinarekiko errespetua, abentura, irudimenaren sustapena, hazkunde pertsonala, androideak, umorea, naturarekiko errespetua.
 
Ezaguera arloak: Fikzioa / fantasia | Ekologia / ingurumena | Hizkuntza eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Aitor Arana.
Marrazkilaria: Manu Ortega.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 195 mm.
Orrialdeak: 88.
Zenbakia bilduman: 37.
Adina: 10 urtetik aurrera.