- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Gazteentzako Literatura
- 10 urtetik aurrera
Gazteentzako Literatura
10 urtetik aurrera
Bakartien Elkartea
Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA
ISBN: 978-84-1370-053-3
Kodea: 180155
Salneurria
12,65 €
Gaia: Errefuxiatuek mundu hobearen bila egiten duten bidaia, bizitza arriskuan ez dagoen eta garapen pertsonala posible egiten duen munduaren bila.
Girotzea: Istorioa Sirian gertatzen da, errefuxiatuen familia bat Espainiara iritsi arte egiten duen erromesbidean zeharkatzen dituen herrialdeetan eta Madrilen.
Laburpena:
Egoera arriskutsu batetik ihes egiteko, Jamal eta Amir mutikoen gurasoek bizirik iratueko jolasa irakatsi diete. Baina nahikoa izango ote da hori, Mediterraneoaren beste aldetik Espainiaraino bidaiatzeko? Gainera, euren etxe berriko helbidea ez daukate osorik... Ez daude, ordea, eurek uste bezain bakarrik, eta Arratsaldeko Bakartien Elkarteak lagundu egingo die.
Egilearen datuak:
Pilar Lozano (Benavente, Zamora, 1953) kazetaria da, eta haur literaturako egilea. Zenbait sari eman dizkioke, besteak beste: Barco de Vapor saria (2005), Haur eta Gazte Literaturako Edebé saria (2008) eta Lazarillo saria (2010).
Marrazkilariaren datuak:
Laura Catalán (Vigo, 1975) Giza Zientziak eta Antropologia ikasi zituen. Artista plastiko eta ilustratzaileekin batera egin zuen prestakuntza eta, orain, argitaletxeetako ilustrazioan dihardu, bereziki haur eta gazteenean. Ibaizabalentzat Hortzik gabeko krokodiloa (PTSB, 23) eta Edelvivesentzat El año de los secretos (ADV, 88) liburuen ilustrazioak egin ditu.
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
- Jamal eta Amir-en bidez, irakurleak munduko errefuxiatuen arazora hurbilduko dira.
- Gordintasuna erabat baztertu gabe, eleberriak ez ditu gerratik ihes egiteko haien herrialdea utzi behar dutenek bizi duten lazgarrikeriak islatzen. Gaia irakurleen adinera egokituta lantzen du, haiei zuzentzen baitzaie lana.
- Pablo, Sara eta Álvaroren bizitza ezagutzeak aukera ematen digu giltzadun umeen errealitatea ezagutzeko, eguneko zati gehiena gurasorik gabe bizi dutenena.
- Lanak munduko beste leku batzuetan bizi diren zailtasunak ulertzen laguntzen digu, eta herritar pribilegiatuaren egoeraren inguruan hausnartzera eraman gaitzake.
- Halaber, beldurrak gainditzera gonbidatzen gaitu. Beldur faltsua eta benetako beldurra kontrajartzen dira, irudimenaren ondoriozkoa eta protagonistek bizi dituzten egoera errealen ondoriozkoa. Fikziozko munstroak, beldurraren ondorio direnak (barrea eragiten diete Jamal-i eta Amir-i), eta Jamalen marrazkiek ezkutatzen duten egoera beldurgarria kontrastatzen dira.
Gaikako kategoria: Beldurra | Sentimenduak / Emozioak | Gizartea / Historia / Mundu garaikidea | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Gurasoen eta seme-alaben arteko harremana | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Hazkunde pertsonala | Enpatia, eskuzabaltasuna | Arraza-aniztasuna, kultura-aniztasuna | Ausardia, tinkotasuna.
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Gizarte zientziak | Arte disziplinak | Hizkuntza eta Literatura | Hizkuntza klasikoak eta atzerrikoak | Balio etikoak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Pilar Lozano Carbayo.
Marrazkilaria: Laura Catalán.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 200.
Zenbakia bilduman: 26.
Adina: 10 urtetik aurrera.