- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Gazteentzako Literatura
- 10 urtetik aurrera
Gazteentzako Literatura
10 urtetik aurrera
Bagdadeko postaria
Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA
ISBN: 978-84-9106-998-0
Kodea: 178859
Salneurria
12,65 €
Gaia: Islamaren adar desberdinen jarraitzaile diren familietako bi ume musulmanen (bat xiita eta bestea sunnia) arteko adiskidetasun harremana.
Girotzea: Bagdad, 2003 inguru, Irakeko gerran, bete-betean.
Laburpena:
XXI. mendeko lehen urteak latzak izan ziren Iraken. Bagdad hiriburua, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuinen kokalekua, inbaditua izan zen eta leherketa eta tiro hotsak nagusitu ziren. Akabo Bakearen Hiria edo Hiri esmeralda. Abdulwahid mutikoa ortuan dabil jolasean, Fatiha ama kasik ez da etxetik irteten eta aitak, Ibrahim postariak, nekez egiten du lan. Baina beti dago esperantzarik postariak atea jotzen duen bitartean…
Egilearen datuak:
Marcos Calveiro: Vilagarcía de Arousan (Pontevedra) jaio zen, 1968an. Urte askoan, abokatu lanetan jardun zuen, baina arbaso tabernarien aztarnetara bueltatzea erabaki zuen, eta, orain, ostalaritzan dihardu, Vigon; bertan bizi da. Espainiako HGLren sari garrantzitsuenetako batzuk lortu ditu, hala nola Ala Delta, eleberri honengatik, edo Lazarillo, El pintor del sombrero de malvas (Malba-kapeladun margolaria). Edelvivesen katalogoan, gainera, gazteentzako honako eleberri hauek ere badaude: Rinocerontes y quimeras (AL, 105), Sari, soñador de mares (AL, 136) eta Días azules, sol de la infancia (AL, 161), El samurái del rey abenturen bilduma eta Pablo y las palomas (ADV, 112) eta Extraño (Lee y escucha, 13) haurren liburuak.
Marrazkilariaren datuak:
Miguel Ángel Díez: (Aspe, Alacant, 1973) marrazteko berezko estiloa sortu duen ilustratzaile autodidakta da. Nahiz eta komikien munduan urteak daramatzan, 2007an estilo hori utzi zuen, eta haur liburuen ilustrazioan hasi zen. Lehen liburu ilustratua (Estela) argitaratu zuen, eta Ciudad de Alicante album ilustratuaren saria irabazi zuen Mi abuelo Simón lo sabe lanarekin eta Bagdadeko postaria ilustratu du.
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
- Bi ume protagonisten arteko harreman maitagarria, benetakoa, oso bisuala, neorrealismo zinematografikoarekin parekatzen diren irudiekin.
- Tradizio arabiarreko eta mendebaldarreko mitoei eginiko erreferentziek, narrazioaren ahozko tonuak eta egoera komiko batzuek kontakizunaren gerra giroa ahultzen dute.
- Duintasuna helduetan eta irudimena umeetan miseriatik ihes egiteko bide dira.
- Eguneroko egoera batzuen bidez, irakurleak gerran dagoen gizarte baten kontrasteen bizitza ezagutuko du (protagonistaren familia Operación Triunfo ikusteko batzen da, Nazioarteko Zonan James Bond-en filmak ematen dira, Sadam Hussein-en estatuen erorketa kontatzen da).
- Eleberriak irakurleari erakusten dion funtsezko ideietako bat da hezkuntzak ideia demokratikoen ongarri gisa duen garrantzia; horren adibide da, besteak beste, kultura idatziarekiko maitasuna.
- Irakurleak gobernu totalitaristen ondorioak hauteman ahalko ditu gainbeheran dagoen herrialde baten –besteak beste protagonistarena– eta mendebaldeko nazio demokratikoen bilakaeraren arteko kontrastean.
- Testuak erlijioen eta talde etnikoen artean adiskidetzeko mezu bat botatzen du, eta emakumeen emantzipazioa eta askatasuna aldarrikatzen du, Islamaren adar batzuk praktikatzen dituzten emakumeek jarraitu behar dituzten arau murriztaileen eta patriarkalen aurrean.
Gaikako kategoria: Gizartea / Historia / Mundu garaikidea | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Garapen pertsonala | Arraza-aniztasuna, Kultura-aniztasuna | Bakea, askatasuna, justizia | Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia | Ausardia, tinkotasuna.
Ezaguera arloak:Gizarte zientziak | Hizkuntza y Literatura.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Marcos S. Calveiro.
Marrazkilaria: Miguel Angel Díez.
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 144.
Zenbakia bilduman: 25.
Adina: 10 urtetik aurrera.