Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Zertara datoz martetarrak?

Zertara datoz martetarrak?

Bilduma: MATXINSALTO

ISBN: 978-84-9106-784-9
Kodea: 165608

Salneurria
13,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Martetar talde bat Zarautzera dator.
 
Girotzea: Gaur egun, Zarautzen.
 
Laburpena:
Martetarrak 1969an etorri ziren lehenengo aldiz Zarautzera. Orain, 2019an, 50. urteurrena ospatu nahi dute, 10.000 martetar txiki 500 espazio-ontzitan ekarriz eta Zarauzko etxeetan ostatu hartuz. Horrez gain, beste lau ama-ontzi erraldoi ekarriko dituzte, Zarautz munduko hiriburu bihurtuz. Ontzi erraldoi horietako batean bilduko dira Nazio Batuen Erakundeko estatuetako buruak martetarrekin betiko Bake-Ituna sinatzeko.
 
Egilearen datuak:
 
IÑAKI ZUBELDIA: Ikaztegietan jaio zen 1945ean. Filosofian lizentziatua da “Hizkuntzaren Pedagogia” deituriko espezialitatean.
Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle eta bost Ikastoletako Irakasleen Elkarteko sortzaile eta koordinatzaile bezala. Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan parte hartu du.
Hizkuntza liburu ugariren sortzaile eta egilea da. Testu-liburuez gain, narratiba eta ipuin mundua landu ditu Haur eta Gazte Literaturan. IBAIZABALen hainbat izenburu argitaratu ditu.
 
Irudigilearen datuak:
 
ALAI ZUBIMENDI: Txikitatik komikizalea, Arte Ederretan lizentziatu ondoren haur eta gazte literaturara eta testu liburuetara zuzendutako ilustrazioak egiten hasi zen. Hainbat ilustrazio lan burutu ditu argitaletxe desberdinentzat eta orain komiki mundura itzulita komiki lehiaketetan parte hartzen ari da hainbat alditan saritua suertatu delarik.
IBAIZABALeko liburu honek ilustratu ditu: Tximu bat klinikan (Matxinsalto), Kanguruak zootik ihesi (Gaztetxo!), Leize-zuloko misterioa (Gaztetxo!) eta Martetarrak Zarautzen (Matxinsalto).
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>Sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Euskaldun bat Marten (Matxinsalto 37. zk.) eta Martetarrak Zarautzen (Matxinsalto 48. zk.) abenturaren jarraipena.
• Adiskidetasuna, laguntasuna.
• Abentura liburu dibertigarria.
 
Sustatzen diren balioak: Estralurtarrak, abentura, umorea, herrien arteko harremana, irudimena, buru argitasuna, ezberdinarekiko errespetua, fikzioa, zuhurtzia, hazkuntza pertsonala.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Balio Sozial eta Zibikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Iñaki Zubeldia.
Irudigilea: Alai Zubimendi.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 80.
Bildumako zk.: 57.
Adina: 8 urtetik aurrera.