Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Txokolatezko pastela

Txokolatezko pastela

Bilduma: MATXINSALTO

ISBN: 9788491062615
Kodea: 117058

Salneurria
13,50 €

Agregar item al pedido
Gaia
Xiber mutikoaren abenturak. Misterio bat argitu beharko du eskolako jantokian, ikerketa eta misteriozko abentura bat biziko du.
 
Girotzea: Gaur egun eskolan.
 
Laburpena
Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak.
Bat-batean ordea, Xiberren eskolako lagunak gaixotzen hasten dira. Josune egongo ote da izurrite honen atzean? Kapaz izango ote da Xiber gertaera honen osagai guztiak lortu, lapikoan sartu eta misterioa argitu duen errezeta lortzeko?
 
Egilearen eta ilustratzailearen datuak:
 
Egilea: OIHANE FERNANDEZ
Algortan jaio zen 1986an. Irakaslea, gaur Egun Bilboko Lycee Fancais ikastetxean egiten du lan euskara irakasle modura.
Ikusentzunezko Komunikazioa eta Haur Hezkuntza ikasketak bete zituen. Literaturako hainbat sari jaso ditu, Xabier Lizardi XXXI saria, Portugaleteko Uri-urian literatur lehiaketa, Santurtziko emakumezkoen literatur saria, Bizenta Mogel ipuin-lehiaketa eta Errenteria Hiria ipuin lehiaketa.
 
Ibaizabalen Nahla (Gaztetxo! 31.zk) eta Betaurrekoak hozkailuan (Gaztetxo! 32 .zk.) argitaratu ditu.
 
Ilustratzailea: ENRIQUE MORENTE
Galdakaon jaio zen 1968an. EHUn Arte Ederretan Lizentziatua.
Marrazki bizidunetan hasi zen, hainbat estudiotan lan eginez, eta gaur egun jarduera hori eta ilustrazioa lantzen ditu. Ikasliburuak, haur eta gazte literatura, jokoak eta abar marrazten ditu.
 
Ibaizabalen hainbat ipuin ilustratu ditu: Txopo  (Matxinsalto 34. zk.), Itsasoa edan dut (Txirrista 1. zk.), Elorriren irribarrea (Oker 4. zk.), Olatu guztien gainetik (Oker 11. zk.), Txokolatezko pastela(Matxinsalto 52. zk) Han-hemengo ipuinak (Matxinsalto, 8. zk.), Printzesen eskola (Matxinsalto, 17. zk.), Itsasoaz bestaldeko ipuinak (Matxinsalto 26. zk.) eta Guo Suang, Txinako laguna (Matxinsalto, 31. zk.).
 
Nabarmentzeko alderdiak
Ipuin bizia, alaia eta dibertigarria.
Desberdina izatea: zeliakoa...
Abentura eta misterioz betetako istorioa.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, laguntasuna eta lankidetza.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Oihane Fernandez.
Marrazkilaria: Enrique Morente.
Marrazkiak: Koloretan.
Formatua: 130 x 200 mm.
Koadernaketa: Rustika.
Orrialdeak: 80.
Zenbakia bilduman: 52.
Adina: 8 urtetik aurrera.