Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Txikia izatea gogaikarria da
Produktu berria

Txikia izatea gogaikarria da

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail URDINA

ISBN: 978-84-1370-137-0
Kodea: 180156

Salneurria
12,15 €

Agregar item al pedido
Gaia: Karlota ikasgelako baxuena da, eta plan bat prestatu du maila errepikatzeko eta bere altuera bereko pertsonekin egoteko.
 
Girotzea: Gaztelako herri bat, gaur egun.
 
Laburpena:
Karlotari txikia izatea gogaikarria iruditzen zaio eta arazo handiak ekartzen dizkio; baina plan bikaina du! Bere helburua: ikasturtea errepikatzea tamaina bertsuko ikaskideekin egoteko. Ahaleginak eta bi eginda ere, ikasle ona baita, ez ditu azterketak suspenditzen. Beraz, egunero estrategia berria pentsatzen du, hutsik egingo ez duelako uste osoan, baina usteak erdia ustel!
 
Egilearen datuak:
Sara Fernández Madrilen jaio zen, 1976an. Ilustratzailea eta haur eta gazte literaturako idazlea da. Mendi ingeniaria ere bada, eta landa garapenean, baso kudeaketa jasangarrian, ingurumenaren eta zabalkundearen inguruan lan egin du. Familiarekin bizi da, zortzi biztanleko herri batean, basoz inguraturik; bertan, ilustrazioko eta sormeneko tailerrak ematen ditu, eta eskuzko serigrafia egiten du.
 
Egileari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
Daniel Jiménez (Bartzelona, 1970). Arte Ederretako ikasketak egin zituen Pintura eta Grabatu espezialitateetan Bartzelonako Unibertsitatean. Laster hasi zen haurrentzako liburuen ilustratzaile lanetan (narratiba eta testuliburua), prentsa, publizitate-agentzia, animazio eta telebistarako. Ibaizabalen On egin! (Ipuin Txoroak bilduma, 2) eta Hobetoezinki! (Paper Txoriak Sail Laranja, 3) liburuak ilustratu ditu.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Eleberri dibertigarria eta informala; neskato batek bere bizitzaz eta inguruneaz duen begirada eta pentsamendua islatzen ditu.
  • Protagonistaren ahotsa adin horretako irakurleen ahotsetik oso hurbil dago.
  • Kritika kontsumo gizarteari eta ezarritako rolei.
  • Baserri inguruko bizitza goresten du.
 
Gaikako kategoria: Umorea | Sentimenduak / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Ausardia, tinkotasuna.
 
Ezaguera arloak: Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sara Fernández.
Marrazkilaria: Daniel Jiménez.
Itzultzailea: Xabier Olaso.
Marrazkiak:Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 88.
Zenbakia bilduman: 28.
Adina: 8 urtetik aurrera.