- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 8 urtetik aurrera
Haurrentzako Literatura
8 urtetik aurrera
Siberiako neskatila ausarta
Bilduma: MATXINSALTO
ISBN: 9788491069737
Kodea: 173356
Salneurria
13,50 €
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Siberian bizi den neskatila batek, naturarekiko eta ingurugiroarekiko kontzientzia itzelak dituena, amona salbatu beharko du, horretarako benetako heroi bihurtuz.
Girotzea: Errusiako Tuva Errepublika (Mongoliatik gertu).
Laburpena:
Saglana neskatila, bost urte besterik ez dituela, aitona-amonaren etxean bizi da, ama hogei kilometrora dagoen herrian lanean dagoen bitartean. Astean behin ordea, ama bisitan joaten zaie, beti kontatzeko zerbait berarekin eramanez. Aitona-amonak ere istorio eta ipuin anitz kontatzen dizkiote neskatoari, eta horiek entzutearekin batera Saglana bizi-lezioak ikasten doa.
Baina halako batean, amona gaixotu, eta neskatila izango da amona salbatu beharko duena, izan ere aitonak ezin du amona bakarrik utzi. “Quad”-ean Siberiako negu gordina zeharkatu beharko du Saglanak, eta gauza benetan beldurgarriei aurre egin, Kankailu hartza bezala. Lortuko du bere amona maitea salbatzea?
Egilearen datuak:
IÑAKI ZUBELDIA: Ikaztegietan jaio zen 1945ean eta bertan bizi da. Filosofian lizentziatua da “Hizkuntzaren Pedagogia” deituriko espezialitatean.
Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle eta bost Ikastoletako Irakasleen Elkarteko sortzaile eta koordinatzaile bezala. Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan parte hartu du.
Hizkuntza liburu ugariren sortzailea eta egilea da. Testu-liburuez gain, narratiba eta ipuin mundua landu ditu Haur eta Gazte Literaturan. IBAIZABALen hainbat izenburu argitaratu ditu.
Marrazkilariaren datuak:
ENRIQUE MORENTE: Galdakaon jaio zen 1968an. EHUn Arte Ederretan Lizentziatua. Marrazki bizidunetan hasi zen, hainbat estudiotan lan eginez, eta gaur egun jarduera hori eta ilustrazioa lantzen ditu. Ikasliburuak, haur eta gazte literatura, jokoak eta abar marrazten ditu.
Ibaizabalen hainbat ipuin ilustratu ditu: Txokolatezko pastela (Matxinsalto 52. zk.), Itsasoa edan dut(Txirrista 1. zk.), Elorriren irribarrea (Oker 4. zk.), Olatu guztien gainetik (Oker 11. zk.), Han-hemengo ipuinak (Matxinsalto, 8. zk.), Printzesen eskola (Matxinsalto, 17. zk.), Itsasoaz bestaldeko ipuinak(Matxinsalto 26. zk.) eta Guo Suang, Txinako laguna (Matxinsalto, 31. zk.).
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Haurren hazkunde pertsonala sustatuko duen kontakizuna.
• Pentsamolde kritikoak eta ausardia bultzaraziko duen istorioa, non protagonista txikia izango den ekintza gogorrenak burutzen dituena.
• Enrique Morenteren ilustrazioek era oso aproposean lagunduta, ideiak marrazkien bidez oso era egokian zertzelatuz. Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu landuak, esaldi ulergarriak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
Gaikako kategoria: Naturarekiko errespetua, bizikidetzaren kontzeptua, ingurugiroarekiko kontzientzia, nagusiekiko errespetua, familiarteko maitasuna.
Sustatzen diren balioak: Siberia, ausardia, familiarekiko maitasuna, hazkunde pertsonala, kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren babesa, animaliekiko maitasuna, entzuteko gaitasuna, irudimena.
Ezaguera arloak: Sentimenduak | Ekologia/ingurumena | Hizkuntza eta Literatura.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Iñaki Zubeldia.
Marrazkilaria: Enrique Morente.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 88.
Zenbakia bilduman: 59.
Adina: 8 urtetik aurrera.