X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Sekretuak agerian
Produktu berria

Sekretuak agerian

Bilduma: VLAD, MUNDUKO BANPIROTXO BALDARRENA

ISBN: 978-84-9106-634-7
Kodea: 160783

Salneurria
10,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Vlad-ek, 8 urteko banpiroak, arazoak ditu gainerako banpiroak bezalakoa izateko, eta gizakien bizitza gehiago interesatzen zaio.
 
Girotzea: Ingalaterra, 2017.
 
Bildumaren laburpena: Vlad zortzi urteko banpiroa da, erabat arrunta. Gainerakoetatik bereizgarri duen gauza bakarra da ez dela banpiro oso trebea: ez du gogoko odolaren zaporea, saguzar egiteko ez da gai eta, esaterako, egunez lo egin beharrean (banpiro onek egiten duten bezala), ilundu arte itzarrik geratzen da, Miseria Etxeko liburutegi handian gizakiei buruz aurkitu zuen eleberria irakurtzen.
 
Laburpena:
Badirudi Vladi oraingoan dena okertu zaiola: gizakien ikastetxean banpiroa dela jakin dute, eta bere amak beste trebetasun bat eskura dezan tematu da: superindarra. Baina ez du guztiz menderatzen superindarra eta Dorre Beltzera doa, ondorioz, zigor gisara. Baina istorioak beste norabide bat hartu du, bat-batean: Limonada andrea Minxierekin batera agertu da Zoritxar Enean, eta lortu du banpiroen familiari sinestaraztea Vlad ikasle bikaina dela. Adiskidetzea ospatzeko, familia osoa Vlad protagonista duen antzezlanaren estreinaldira joan da, ikastetxean.
 
Egilearen datuak:
 
ANNA WILSON: Idazle ingelesak alemaniar eta frantses filologia ikasi zuen, Cambridgeko Unibertsitatean, eta, gero, editore gisa lan egin zuen. Argitaratu zuen lehen liburua irakurle txikientzako irudidun liburua izan zen. Harrezkero, idazten jardun du, etengabe, adin guztietako umeentzako liburuak. Gaur egun, Ingalaterran bizi da, bere senarrarekin, bere bi seme-alabekin, bi katurekin, oilo eta ahate batzuekin, eta dortoka eta txakur batekin.
 
Irudigilearen datuak:
 
KATHRYN DURST: Sheridan College-an graduatzen da Ontarion, Kanadan. Ordenagailuzko animazioan formakuntza egin duelako Pixar Animation Studios-ekin lan egin du hainbat liburu argitaletxeekin umeentzat ilustrazioak argitaratzen zuen bitartean. Liburuak margotzen ez dabilenean, akordeoia jotzen, landareak lantzen, folklorikoki dantzatzen, edo itzal-txotxongilo ikuskizunak prestatzen topatuko dugu. Toronton, Kanadan bizi da, Chili Dog deitutako bere umore txarreko txakur saltxitxa txikiarekin.
 
Irudigileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Vladekin enpatia izatea, protagonistarekin, erraza da: lagunak izan eta ongi pasatu besterik ez du nahi.
• Irudiak eta umorea dosifikatuta daude, istorioa gero eta atseginago egiteko. Banpiro eta gizakien arteko kultura aldetiko talka nabarmentzen da; horrek egoera oso barregarriak eta biziak eragiten ditu.
• Eleberria modu egokia da umeei banpiroen inguruko mitologia modu atseginean erakusteko.
• Bizi duen egoerara egokitzen ez dela edo bakarrik dagoela uste duen eta bere identitatea eraikitzen ari den edozein umerentzako mezu positiboa eratzen da.
• Garrantzi handia ematen zaio adiskidetasunari, edozein oztopo gainditzea lortzeko lagungarri gisa.
• Irudiek umorez eta fideltasunez erakusten dute istorioaren garapena.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, asmamena. Umore sena. Gainditze pertsonala. Zintzotasuna, talde lana.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura; Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Anna Wilson.
Marrazkilaria: Kathryn Durst.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 198 x 129 mm.
Zenbakia bilduman: 4.
Orrialdeak: 168.
Adina: 8 urtetik aurrera.