- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 8 urtetik aurrera
Haurrentzako Literatura
8 urtetik aurrera
Partida txatarra artean
Bilduma: ASTROJOKOAK
ISBN: 978-84-1370-217-9
Kodea: 188605
Salneurria
12,50 €
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Astroboleko galaxiarteko txapelketa jokatzen ari den lagun talde baten abenturak.
Girotzea: Irudimenezko galaxia bat etorkizunean.
Bildumako laburpena: Bico eta bere lagunak Harrikoskorrean bizi dira, asteroide txiki bat, Lingote jaunak burdinazko eskuaz gobernatzen duena. Familia guztiak behartuta daude enpresaburu tiraniko honentzat lan egitera, bere aberastasuna kotoizko makilatxoen negozioan oinarritzen baitu. Zaila da hain asteroide grisean zaletasunak eta ametsak izatea, hain gauza gutxi gertatzen baitira. Zorionez, astrobola existitzen da, kirol galaktiko liluragarria, grabitaterik gabeko estadioetan jokatzen dena eta arauak etengabe aldatzen dituena. Kasualitate arraro baten ondorioz, Bico Astrojokoetan inskribatzen da, eta hau izango da aukera bera eta bere lagun gizatiar eta estralurtarren taldea galaxiako planeta desberdinetatik ateratzeko, esperientzia handiagoa duten eta, batzuetan, haiek baino beso edo buru gehiago dituzten mota guztietako taldeen aurka lehiatzera.
Laburpena:
Harrikoskorrean bizitza oso aspergarria da, baina ezusteko batek asaldatu du asperdura hori: Bicok, 11 urteko mutiko batek, talde baten izena eman du Astrojokoak joko planetario famatuetan, lehen aldiz asteroideen historia osoan. Galaxia osoko kazetariak iritsi dira, ezusteko gertakari gogoangarri horren lekuko izateko. Izena ematea nahiko erraza izan da. Orain, talde bat osatu behar du, eta, are zailagoa dena, Lingote jaunaren azpijokoak gainditu behar ditu; hura da Harrikoskorrean erabateko nagusia, eta Bicoren taldea haren asteroidetik irtetea ekidingo du, kosta ahala kosta. Mutikoak zortzi jokalariren eskuaira eratu du, eta honako hauek ditu, besteak beste: ziborg bat, estralurtar metamorfiko bat, robotikako aditu bat eta sasijakintsu kexati bat. Lehenengo eta behin, sailkapenean sartzeko partida batean, Lingote jaunak korrika eta presaka osatu duen klonen talde baten aurka jokatu beharko dute. Topaketa horretan ezusteko bat izan dute: arbitroa Harrikoskorraren jabea da! Hala ere, talde gazteak irabazi du eta, ondorioz, unibertso osotik bidaiatzeko saria lortu du, astroboleko talde profesionalen aurka jokatzeko.
Egilearen datuak:
Leo Bican: “Tormenta” literatura agentzia eratzen duten egile kolektibo baten izena da. Kolektiboaren izena lagun talde batek egiten zituen ideia jasen ondorioz sortu zen, eta hura izan zen agentziaren hazia. Urte gutxian, middle grade bildumen merkatua berenganatu dute, zenbait bildumaren bidez, besteak beste: “Los rastreadores” (Tinturas), “Las aventuras de Thor” (Molino), “Escuela de domadores de padres” (Alfaguara), “Los rescatadores mágicos” (La Galera) eta “Multicosmos” (Montena).
Marrazkilariaren datuak:
Pablo Broseta: (Valentzia) ilustratzailea, komikien marrazkigilea eta garatzaile bisuala da; Arte Ederrak ikasi zituen. Bideojokoen zale amorratua da; zaletasun hori Astrojokoak bildumara egiten duen hurbilketak jartzen du agerian.
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<.
Nabarmentzeko alderdiak:
- Abentura eta lagun talde baten bilduma berria; lehendabiziko lau liburuak argitaratu dira (hurrengo bi liburuak 2022ko udazkenean argitaratuko dira).
- Umore eta abentura dosi handiak; eskola ingurunerako eta liburutegietarako kontaketa arina eta aproposa.
- Pertsonaia erakargarriak: estralurtarrak, klonak, minotauroak eta eszenatoki fantastikoak; eszenatoki horietan, taldeen kirol asmatu eta erakargarrian jokatzen dute. Dibertsioa eta ezustea dira abenturen atal bakoitzaren bereizgarria.
- Ilustrazio oparodun liburuak. Orrialde guztiek koloretako ilustrazioak dituzte, eta, haien bidez, irakurketaren erritmoa bultzatzen da.
- Lagun taldeen eleberriaren egitura klasikoa du abiapuntu, ironiatik eta karikaturatik abiatuta egiten den futurismoko eta nolabaiteko kritika sozialeko elementuak gehitzeko.
Gaikako kategoria: Abentura | Fantasia / Zientzia Fikzioa | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Kontzientzia soziala, elkartasuna, lankidetza | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza | Arraza aniztasuna, kultur aniztasuna | Enpatia, eskuzabaltasuna | Zintzotasuna, leialtasuna | Bakea, askatasuna, justizia | Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia | Erantzukizuna, zentzu kritikoa | Ausardia, tinkotasuna.
Ezaguera arloak: Gorputz hezkuntza | Hizkuntza eta Literatura | Matematika | Teknologiak | Balio etikoak.
Gako hitzak: Kirol lehiaketak | Fantasia | Zientzia fikzioa | Tiraniak | Talde-lana | Buru argitasuna | Gizarte-kritika | Umorea | Abentura.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Leo Bican.
Marrazkilaria: Pablo Broseta.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 140 x 210 mm.
Orrialdeak: 200.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 8 urtetik aurrera.