Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Norbait dabil nire koadernoan

Norbait dabil nire koadernoan

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail URDINA

ISBN: 978-84-1370-132-5
Kodea: 179811

Salneurria
12,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Adiskidetasuna leuzemia duen neskato batekin.
 
Girotzea: Espainiako edozein hiri; egungo aroa.
 
Laburpena:
Tximeletek Marianoren koadernoa bete dute, astronauta, futbolaria eta detektibea izan nahi duen mutikoaren koadernoa. Neurri, era eta kolore guztietakoak dira. Baina batek ere ez du hegan egiten, marraztuta daudenez. Mutikoak tximeleten sortzaile misteriotsua nor den jakitea erabaki du. Misterioa argitzeko zorian dagoenean, zerbait aldatu da: triste dagoen tximeleta bat azaldu da. Zer gertatu ote zaio marrazkilariari? Zer esan nahi ote dio Marianori?
 
Egilearen datuak:
DAVID FERNÁNDEZ SIFRES: (León, 1976) Zuzenbidean lizentziatua da, eta Trafikoko Teknikarien Eskala Goreneko funtzionarioa da. Umeentzako eta gazteentzako liburu ugariren egilea da, eta irabazi ditu sari batzuk ere: Alandar saria 2011n El faro de la mujer ausente lanagatik (Alandar, 127), Ala Delta saria (2012) eta CCEI saria (2013) Un intruso en mi cuaderno lanagatik (ADA, 82) eta Barco de Vapor (2013).
 
Ibaizabalen Mamuak datoz!, Martetarrak datoz! eta Avante eskola edo Bapo Jauna bildumak ditu argitaratuak.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Datos del ilustrador:
RAFAEL VIVAS BILBAO: (Madril, 1970) Zuzenbidean lizentziatua da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Abokatu eta Zuzenbideko irakasle lanetan jardun zuen, eta, aldi berean, zenbait argitaletxetarako haur eta gazte liburuen ilustrazioak egiten zituen. Bere ilustrazioek zenbait sari jaso dituzte, eta bere lana zenbait aldiz izan du erakusgai. 2005ean, Kultura Ministerioak Ilustrísimos erakusketan parte hartzeko hautatu zuen, Boloniako Azokan.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Detektibeen istorioa, umore eta drama dosi egokiarekin.
  • Buru argiz heltzen dio umeen gaixotasun larrien gaiari.
  • Osasuntsu egoteak nolako garrantzia duen hausnartzera garamatza.
  • Ume batentzat lehen maitasunaren esperientzia islatzen du.
  • Umeek animaliekin duten harremana nabarmentzen du.
  • Materialaren balioari eta emozioen balioari buruzko eztabaidarako balio du.
  • Ilustrazio oso hunkigarriak eta bi koloretan.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza, konfiantza, burujabetasuna, nortasuna.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: David Fernández Sifres.
Marrazkilaria: Rafael Vivas.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 120.
Zenbakia bilduman: 26.
Adina: 8 urtetik aurrera.