X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Nolan uharteko agerpen sinestezinak

Nolan uharteko agerpen sinestezinak

Bilduma: AVANTE ESKOLA

ISBN: 978-84-9106-635-4
Kodea: 160792

Salneurria
10,95 €

Agregar item al pedido
Gaia: Kasu desberdinak ikertzen dituzten detektibe ikastunetako koadrila baten abenturak.
 
Girotzea: Leku eta denbora zehaztugabeak. Bigarren liburuki hau iharte batean girotzen da. Steampunk estetikan girotutako detektibe eta lagun taldeen abenturak.
 
Bildumaren laburpena: Nautilus taldeko bost neska-mutilak eta beren maskota, azeria, Avante detektibe eskolako ikasleak dira. Eskolako ikertzaile onenak izateko duten gogo bizia dela eta, hainbat kasu dituzte aurrez aurre eta, horietarako, beren trebetasunak batu beharko dituzte, batere susmagarriak ez diren errudunak agerian uzteko.
 
Laburpena:
Nautilus taldeko neska-mutilak beren bigarren abentura bizi dute. Nolan uhartea ez da batere erraza iristeko eta, bertan, lurpeko museo paregabea dago. Koadro oso baliotsuak daude bertan eta haren jabeak, milioi asko dituen filantropoak, areto bat du erreserbatuta, artista ezezagunen lanak erakusgai izateko. Avante eskolako neska-mutilei dei egin diete, museoan baimenik gabeko koadroak nor sartzen ari den ezagutzeko. Misterio hori argitu ezinik dabiltza agintariak. Gazte detektibeen susmo hutsezinari esker jakin dute hiru artistak lortu dutela segurtasun sistemarik sofistikatuena engainatzea eta enigma ebatzi dute. Abentura, lehen liburuan bezala, makina harrigarriz beterik dago, eta itsaspeko ingurune harrigarria du kokaleku.
 
Egilearen datuak:
 
DAVID FERNÁNDEZ SIFRES: Leonen jaio zen 1976an. Goizero txosten eta zenbaki artean ekiten dio lanari, baina ordu batzuk geroago idazle espiritua bere gorputzaz jabetzen da eta idaztera behartzen du. Baina ez beldurtu gero, beti barrea eragiten du eta.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
ALBERTO DE HOYOS MASÓ: Madrilen jaio zen 1969an. Albertoyos bezala sinatzen duen espainiar ilustratzaile honek, haur eta gazte literaturan, prentsan, komikigintzan, publizitatean eta testuliburuen ilustrazioan aritzen da. Laurogeigarren hamarkadako erdialdean hasi zen komikizale afizionatu bezala eta laurogeita hamargarren urteetan ordezko eta mendekotasunik gabeko komikietan argitaratzen. 1992an, Konplutenseko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren ilustratzaile eta diseinugile profesional bezala hasten da lanean. Bere estilo aldakorrak adin guztietarako eta arlo oso desberdinetan lan egiteko aukera ematen dio: prentsan, publizitatean, haur eta gazteen literatura eta baita testuliburuetan ere.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma honetako pertsonaiak Ta-tum irakurketa plataformatik datoz; plataforma hori gero eta ikastetxe gehiagotan erabiltzen da eta laster ezarriko da Latinoamerikan.
• Detektibeen istorioa, erraz irakurtzekoa.
Steampunk estetika eta giroa. Asmatutako mota guztietako makinak agertzen dira, Julio Vernek bere lanetan proposatutako asmakizunen antzera.
• Detektibe taldea hiru mutilek, bi neskak eta azeri batek osatzen dute. Bakoitzak trebetasun berezi bat du eta, horrela, kasuak ebatzi ditzakete. Taldean lan egiteak duen garrantziaren inguruko kontzientzia eragin nahi da.
• Albertoyosek asmatu egin du bere irudien bidez steampunk giroa irudikatzen.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia. Gizarte kontzientzia, lankidetza. Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia. Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea. Arraza aniztasuna, kultura aniztasuna. Erantzukizuna, zentzu kritikoa.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: David Fernández Sifres.
Marrazkilaria: Alberto de Hoyos Masó.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Flexibook.
Formatua: 135 x 200 mm.
Orrialdeak: 160.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 8 urtetik aurrera.