Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Minotauroen misterioa
Produktu berria

Minotauroen misterioa

Bilduma: ASTROJOKOAK

ISBN: 978-84-1370-218-6
Kodea: 188606

Salneurria
11,50 €

Agregar item al pedido
Bilduma honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Astroboleko galaxiarteko txapelketa jokatzen ari den lagun talde baten abenturak.
 
Girotzea: Irudimenezko galaxia bat etorkizunean.
 
Bildumako laburpena: Bico eta bere lagunak Harrikoskorrean bizi dira, asteroide txiki bat, Lingote jaunak burdinazko eskuaz gobernatzen duena. Familia guztiak behartuta daude enpresaburu tiraniko honentzat lan egitera, bere aberastasuna kotoizko makilatxoen negozioan oinarritzen baitu. Zaila da hain asteroide grisean zaletasunak eta ametsak izatea, hain gauza gutxi gertatzen baitira. Zorionez, astrobola existitzen da, kirol galaktiko liluragarria, grabitaterik gabeko estadioetan jokatzen dena eta arauak etengabe aldatzen dituena. Kasualitate arraro baten ondorioz, Bico Astrojokoetan inskribatzen da, eta hau izango da aukera bera eta bere lagun gizatiar eta estralurtarren taldea galaxiako planeta desberdinetatik ateratzeko, esperientzia handiagoa duten eta, batzuetan, haiek baino beso edo buru gehiago dituzten mota guztietako taldeen aurka lehiatzera.
 
Laburpena:
Harrikoskor taldea –hala deitzen da selekzio berria– Astrojokoetan hasiberria da, eta galaxiarteko lehen partida jokatu du Kretan, estralurtar-zezenen planeta bitxi batean. Mutikoek estrategia oso argia dute, harik eta konturatu arte partida jokatzeko estadioa labirinto bat dela. Haien buru argitasuna erakutsi beharko dute lehiakideen banderara iristeko eta behin eta berriz itxura aldatzen duen jokalekuan gertatzen diren zenbait misterio ebazteko.
 
Egilearen datuak:
Leo Bican: “Tormenta” literatura agentzia eratzen duten egile kolektibo baten izena da. Kolektiboaren izena lagun talde batek egiten zituen ideia jasen ondorioz sortu zen, eta hura izan zen agentziaren hazia. Urte gutxian, middle grade bildumen merkatua berenganatu dute, zenbait bildumaren bidez, besteak beste: “Los rastreadores” (Tinturas), “Las aventuras de Thor” (Molino), “Escuela de domadores de padres” (Alfaguara), “Los rescatadores mágicos” (La Galera) eta “Multicosmos” (Montena).
 
Marrazkilariaren datuak:
Pablo Broseta: (Valentzia) ilustratzailea, komikien marrazkigilea eta garatzaile bisuala da; Arte Ederrak ikasi zituen. Bideojokoen zale amorratua da; zaletasun hori Astrojokoak bildumara egiten duen hurbilketak jartzen du agerian.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Abentura eta lagun talde baten bilduma berria; lehendabiziko lau liburuak argitaratu dira (hurrengo bi liburuak 2022ko udazkenean argitaratuko dira).
  • Umore eta abentura dosi handiak; eskola ingurunerako eta liburutegietarako kontaketa arina eta aproposa.
  • Pertsonaia erakargarriak: estralurtarrak, klonak, minotauroak eta eszenatoki fantastikoak; eszenatoki horietan, taldeen kirol asmatu eta erakargarrian jokatzen dute. Dibertsioa eta ezustea dira abenturen atal bakoitzaren bereizgarria.
  • Ilustrazio oparodun liburuak. Orrialde guztiek koloretako ilustrazioak dituzte, eta, haien bidez, irakurketaren erritmoa bultzatzen da.
  • Lagun taldeen eleberriaren egitura klasikoa du abiapuntu, ironiatik eta karikaturatik abiatuta egiten den futurismoko eta nolabaiteko kritika sozialeko elementuak gehitzeko.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Fantasia / Zientzia Fikzioa | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Kontzientzia soziala, elkartasuna, lankidetza | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza | Arraza aniztasuna, kultur aniztasuna | Enpatia, eskuzabaltasuna | Zintzotasuna, leialtasuna | Bakea, askatasuna, justizia | Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia | Erantzukizuna, zentzu kritikoa | Ausardia, tinkotasuna.
 
Ezaguera arloak: Gorputz hezkuntza | Hizkuntza eta Literatura | Matematika | Teknologiak | Balio etikoak.
 
Gako hitzak: Kirol lehiaketak | Fantasia | Zientzia fikzioa | Tiraniak | Talde-lana | Buru argitasuna | Gizarte-kritika | Umorea | Abentura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Leo Bican.
Marrazkilaria: Pablo Broseta.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 140 x 210 mm.
Orrialdeak: 200.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 8 urtetik aurrera.