X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Martetarrak datoz!
Produktu berria

Martetarrak datoz!

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail URDINA

ISBN: 978-84-9106-602-6
Kodea: 150934

Salneurria
11,40 €

Agregar item al pedido
Gaia: Zentzugabekeriak martetar batzuek egin dezaketen bisitagatik.
 
Girotzea: Fikziozko herria Espainian, gaur egun.
 
Laburpena:
Pantxok, Josezerrek eta Tebanek herriko bi emakumeri martetarren bisita izango dutela esaten entzun diete. 8 urteko edozein umek dakien bezala, horrek esan nahi du inbaditu egingo dituztela. Herria eta mundua salbatzeko, lagunarteko ongi etorria prestatzea erabaki dute, estralurtarrak lasaitzeko. Bitxia bada ere, herrian ez dirudi inori axola zaionik estralurtarren inbasioaren ideia hura; beraz, hiru umeek dena bakarrik egitera behartuta ikusten dute beren burua: OHEentzako aireportua eraiki, burdin ugertuz eginiko askaria prestatu eta bisitarientzako ostatua bilatu. Umeen isilpeko ekintza horiek erakargarri iruditu zaizkio tokiko prentsari, eta herrian estralurtarren presentziaren zantzuak ikusten hasi da. Hiru mutikoek eta beren auzokideek uste dute martetarrak etorriko direla, baina motibo desberdinengatik. Azkenean jakin dute Villavernes bisitatuko duten martetar bakarrak Auroraren, Marcianoren alargunaren, bi semeak direla.
 
Egilearen datuak
 
DAVID FERNÁNDEZ SIFRES Leonen jaio zen 1976an. Goizero txosten eta zenbaki artean ekiten dio lanari, baina ordu batzuk geroago idazle espiritua bere gorputzaz jabetzen da eta idaztera behartzen du. Baina ez beldurtu gero, beti barrea eragiten du eta.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Irudigilearen datuak
 
XIMENA MAIER Madrilen jaio zen, 1975ean. 1999tik darama irudigile lanetan (denbora luze, alegia) egunkari (El País, Diario 16, La Voz de Galicia) eta aldizkarietan (Telva, Marie Claire, Yo Dona, Cosmopolitan, Woman, Mia), bai eta publizitatean eta prentsa korporatiboan ere. Gainera, umeentzako liburu, bidaia gida eta sukaldaritzako liburuetako irudiak egiten ditu. Eta etengabe ari da marrazten, koaderno eta paper zatietan, iPad-ean, harean edo aurrean duen edozein arbeletan. Irakurtzea, jatea eta jatekoa prestatzea du gogoko, eskuz marraztutako kartel tipografikoak, miaketa polarraren aro heroikoa, Italiako opera eta piknikak. Senarra du, bi seme-alaba, bi blog, Twitterreko profila eta Pinteresteko zale amorratua da.
 
Irudigileari buruzko argibide gehiagorako >>>ikus bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Nahasmendu eta itxuretan oinarritutako umorezko narrazioa.
• Idazleak honako sari hauek irabazi ditu: Alandar (2011), Ala Delta (2012), CCEI (2013) eta Barco de Vapor (2013).
• Martetarrei buruzko istorioak eskolan antzezpenak egiteko balio du; mozorroak eta hitz egiteko moduak asma ditzakegu.
• Zurrumurruek dakartzaten ondorioez ere eztabaida dezakegu.
• Nabarmentzekoa da protagonisten adiskidetasun harremana, adorea eta irudimena.
• Irudien bidez, testuaren umore tonua sendoagoa da.
 
Sustatzen diren balioak: Lankidetza, adiskidetasuna, tolerantzia, bakezaletasuna, erantzukizuna, zintzotasuna, errespetua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: David Fernández Sifres.
Marrazkilaria: Ximena Maier.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 184.
Zenbakia bilduman: 22.
Adina: 8 urtetik aurrera.