X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Korri, Kuru, korri!
Produktu berria

Korri, Kuru, korri!

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail URDINA

ISBN: 978-84-9106-557-9
Kodea: 151188

Salneurria
11,40 €

Agregar item al pedido
Haur Literaturako XXIX. Ala Delta Saria.
 
Gaia: Legez kontrako immigrazioa, herrimina. Kontakizuna Zarafa jirafaren benetako istorioan inspiratuta dago.
 
Girotzea: Istorioaren testuingurua mendebaldeko Espainiako hiri bat da. Jirafaren barneko legenda Etiopiatik Parisera egindako bidaia luzea da.
 
Laburpena:
Erorketa baten ondorioz, Nora ospitalean sartu da eta han Kuru ezagutuko du. Bere istorioa tristeegia iruditzen zaio eta, horregatik, nahiago du ez kontatzea. Hori dela eta, 1827an Egiptotik Parisera Frantziako errege-erreginei Mehmet Ali pashak egindako opari moduan bidaiatu zuen jirafaren istorioa kontatu dio. Bidaia horretan, Atir, bizitzan bakarrik dabilen eta azkenean elkarrekin banaezin bihurtuko diren haurra izango du lagun.
 
Egilearen datuak
 
PATXI ZUBIZARRETA Ordizian jaio zen 1964an. Euskal Filologia ikasketak Gasteizen amaitu zituen eta bertan bizi da harrezkero. Haur eta Gazte literaturan aritu izan da. Alabaina, helduen literaturan eta itzulpengintzan ere jarduna da. Aspaldian, handia da musika eta literatura uztartzeko egin duen ahalegina (Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko, Zikoinaren hegaldia, eta abar).
 
Ibaizabalen argitaratutako tituluak honek dira: Lapurrak zooan (Oker, 5. zk. ); Hiru lagun (Paper Txoriak Sail Urdina, 5. zk.); Xia Tenzinen bidaia miresgarria (Paper Txoriak Sail Urdina, 14. zk.), liburu honekin 2009an Ala Delta Saria irabazi zuen eta 2010ean Euskadi Saria; Beroki gorria (Albumak), liburu honekin 2016ko Peru Abarka saria irabazi zuen.
 
Edelvivesen argitaratutako tituluak hauek dira: El maravilloso viaje de Xia Tenzin (Ala Delta Serie Azul, 68. zk.); Sola y Sincola (Ala Delta Serie Roja, 36. zk.); Usoa, llegaste por el aire (Ala Delta Serie Roja, 50. zk.); eta Tres días en el vientre de la ballena (Ala Delta Serie Verde, 92. zk.).
 
Irudigilearen datuak
 
REBECA LUCIANI (1976) Bartzelonan bizi den ilustratzaile argentinarra da. Ilustratzaile gisa egiten duen lana hitzaldiekin eta ilustrazioko ikastaroekin uztartzen du. Hainbat argitaletxetan argitaratu ditu liburuak.
 
Ibaizabalen honako titulu hau ilustratu du: Zazpi gau (Paper Txoriak Sail Gorria, 16. zk.).
 
Irudigileari buruzko argibide gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburuak legez kontrako immigrazioaren gaia sotiltasun handiz lantzen du jirafaren istorioaren bidez. Kuru izeneko haur etorkinaren istorioarekiko kontakizun paraleloa da hura.
• Egilearen beste liburu batzuek bezalaxe, tonu erritmikoa eta poetikoa du, idazkeran arreta handia jarrita eta mutur guztiak ondo lotuta.
• Jirafaren istorioa benetako gertaera batean oinarrituta dago: pashak Frantziako errege-erreginei opari exotiko moduan 1827an egindako erregalua.
• Pertsonaiek, jirafak barne, sakontasun psikologiko handia dute.
• Rebeca Lucianiren ilustrazioek agertoki ugarietako kolore gamak islatzen dituzte. Liburuaren samurtasuna erakusten eta ukitu exotikoa nabarmentzen dute, Afrikari buruzko estereotipoetatik maisuki aldenduta.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna / Enpatia / Norbere burua gainditzea / Nekaezintasuna / Arrazagatiko aniztasuna.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Plastika, Balioak, Atzerriko hizkuntzak, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Patxi Zubizarreta.
Marrazkilaria: Rebeca Luciani.
Marrazkiak: Kolorez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 88.
Zenbakia bilduman: 23.
Adina: 8 urtetik aurrera.