X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Gaua Anderea

Gaua Anderea

Bilduma: MATXINSALTO

ISBN: 9788491064640
Kodea: 149244

Salneurria
12,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Baziren behin Maindire, Izara eta Mihise hiru ahizpa eta Gaua heltzen zenean, gurasoek borroka gogorra egin behar zuten , alabak ohera sarrarazteko. Izan ere, hiru ahizpak beldur baitziren, loak hartuz gero, beharbada ez zirela inoiz berriro itzarriko….
 
Girotzea: Gaur egun. Gauetan lo egiteko ordua heltzen denean.
 
Laburpena: Bazen behin, Gaua, eta baziren behin, Maindire, Izara eta Mihise izeneko hiru ahizpa. Iluntzeetan, Ilargia bere dirdira eta guzti iratzartzen zenean, Eguzkia, lotsatuta, ezkutatu egiten zen, berriro ere irteteko ausardia aurkitzen zuen arte; hurrengo goizera arte, hain zuzen. Baina bien bitartean, gaua zen. Eta ume guztiek bezala, Gaua heltzean, Maindire, Izara eta Mihisek ohera joan behar izaten zuten, gurasoen aginduz. Alabaina, hiru ahizpek gorroto zuten ohera joatea.
 
Egilearen datuak:
 
ALAINE AGIRRE (Bermeo, 1990). Euskal idazlea da. Fisika eta Euskal Ikasketak egin ondoren haur literaturan hasi zen. Bere lehenengo lana 2013an plazaratu zuen.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
AINARA AZPIAZU (Hernani, 1980). Ilustrazioan dihardu 2006tik. Besteak beste, komiki tirak, liburuetarako ilustrazioak, berdintasun sailetarako propaganda lanak, komiki tailerrak eta muralak egiten ditu.
 
Ibaizabalen honako liburu hauek marraztu ditu: Manta belaunetan, Antton Kazabon (Gaztetxo!, 22); Mara eta izar saltzailea, Maribel Aiertza (Matxinsalto, 45); Lau lagun, Iñaki Zubeldia; Nahla, Oihane Fernandez (Gaztetxo!, 31) eta Betaurrekoak hozkailuan, Oihane Fernandez (Gaztetxo!, 32).
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• 8 urtetik aurrerako neska-mutilentzat sortutako eta pentsatutako bilduma.
• Gaiak askotarikoak: abenturak, adiskidetasuna, beldurrak, ametsak, nahiak, laguntasuna…
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Istorioak bai edukiari baita hizkuntzari dagokionez ere, 8 urtetik aurrerako neska-mutilentzat aproposak dira.
• Liburuak hiztegia ere badakar, ezezagun izan daitekeen hitzen azalpen laburrarekin.
• Liburuaren bukaerako azken bi orrialdeetan irakurleak egiteko jolasa dator.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, enpatia eta maitasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Alaine Agirre.
Marrazkilaria: Ainara Azpiazu.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 72.
Zenbakia bilduman: 54.
Adina: 8 urtetik aurrera.