- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 8 urtetik aurrera
Haurrentzako Literatura
8 urtetik aurrera
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Laburpena:
Xabi gaztea bat batean esnatu da bere gelan, eta Zermin, Otili, Katixa eta Addi izeneko lau galtzagorri agertzen dira bere gelan batetik bestera eta bere gelako gauzekin jolasean. Xabiri gustuko duena galdetzen diote, eta honek idaztea gustuko duela esaten die. Galtzagorriek orduan, berarentzako hiru kontakizun asmatzea erabakitzen dute, berak lo egiten duen bitartean idatziko dituztenak. Esantzeak Xabik kontakizun horiek irakurri eta sekulako gozamena hartuko du, bai eta hiru kontakizun horiekin liburu bat sortu: Galtzagorriak dabiltza etxean.
Sustatzen diren balioak:
Fantasia, irudimena, galtzagorriak, alegiak, familia arteko harremana, hitzjokoak, naturarekiko maitasuna, ezberdinarekiko errespetua, norberaren bidea aurkitzea , umorea, enpatia
Egileen datuak
Idazlea
XABIER OLASO: Otxandio, 1964. Gasteizen bizi da mutikotatik. Irakasle ikasketak egin zituen Euskal Filologia berezitasunean eta irakaslea da gaur egun lanbidez. Hainbat libururen egilea da, bai helduentzat eta baita haurrentzat ere. Helduen literaturaren kasuan poesia jorratu du batik bat egun arte. Haur literaturaren esparruari dagokionez, berriz, zenbait ipuin, igarkizun eta poema liburu eman ditu argitara. 2005. urtean Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen Pupuan trapua poema liburuari esker.
Ibaizabalen honako liburu hauek argitaratu ditu: Iker ikerlaria (Txirrista, 1. zk.), Iker ikerlariaren iratzargailua (Txirrista, 7. zk.), Iker ikerlaria eta fantasia liburua (Txirrista, 10. zk.); Izeko Eli eta biok (Matxinsalto, 44. zk.), Shan eta Shen edo bidean ikasia (EKIN, 48. zk.).