X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Farrell etxeko mamu-gertaerak
Produktu berria

Farrell etxeko mamu-gertaerak

Bilduma: AVANTE ESKOLA

ISBN: 978-84-9106-748-1
Kodea: 165328

Salneurria
10,95 €

Agregar item al pedido
Gaia: Steampunk estetikan girotutako detektibe eta lagun taldeen abenturak.
 
Girotzea: Ez dira leku eta denbora zehatzak. Hirugarren bolumena luxuzko etxe sorgindu batean gertatzen da.
 
Bildumaren laburpena: Nautilus taldeko bost neska-mutilak eta beren maskota, azeria, Avante detektibe eskolako ikasleak dira. Eskolako ikertzaile onenak izateko duten gogo bizia dela eta, hainbat kasu dituzte aurrez aurre eta, horietarako, beren trebetasunak batu beharko dituzte, batere susmagarriak ez diren errudunak agerian uzteko.
 
Laburpena:
Nautilus taldeak ez du eskolaren baimenik bere hirugarren misiorako. Zer egin nahi duten dakien bakarra beren aholkularia da, Taffeine irakaslea. Neska-mutilak luxuzko etxe batera iritsi dira. Etxean, altxor bat dago ezkutatuta, baina, bertan, mamu bat ere badago, eta bisitariak urrun mantentzen ditu. Gazte detektibeen ausardiari eta trebetasunari esker, agerian geratu da etxetzarreko jabearen ahizparen trama. Azkenean, ez dago fantasmarik, eta guztia izan da amarrua, ezkutatutako altxorra bereganatzeko.
 
Egilearen datuak:
 
DAVID FERNÁNDEZ SIFRES: Leonen jaio zen 1976an. Goizero txosten eta zenbaki artean ekiten dio lanari, baina ordu batzuk geroago idazle espiritua bere gorputzaz jabetzen da eta idaztera behartzen du. Baina ez beldurtu gero, beti barrea eragiten du eta.
 
Ibaizabalen liburu hauek argitaratu ditu: Avante Eskola bilduman Billinghurst gazteluaren kasu bitxia eta Nolan uharteko agerpen sinestezinak; eta Paper Txoriak Sail Urdina bilduman berriz Mamuak datoz! (20. zk) eta Martetarrak datoz! (22. zk).
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
ALBERTO DE HOYOS MASÓ: Madrilen jaio zen 1969an. Albertoyos bezala sinatzen duen espainiar ilustratzaile honek, haur eta gazte literaturan, prentsan, komikigintzan, publizitatean eta testuliburuen ilustrazioan aritzen da. Laurogeigarren hamarkadako erdialdean hasi zen komikizale afizionatu bezala eta laurogeita hamargarren urteetan ordezko eta mendekotasunik gabeko komikietan argitaratzen. 1992an, Konplutenseko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren ilustratzaile eta diseinugile profesional bezala hasten da lanean. Bere estilo aldakorrak adin guztietarako eta arlo oso desberdinetan lan egiteko aukera ematen dio: prentsan, publizitatean, haur eta gazteen literatura eta baita testuliburuetan ere.
 
Ibaizabalen liburu hauek argitaratu ditu: Avante Eskola bilduman Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (1. zk) eta Nolan uharteko agerpen sinestezinak (2. zk).
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma honek Ta-tum irakurketa plataforma sustatzen du; plataforma hori gero eta ikastetxe gehiagotan erabiltzen da.
• Detektibe istorioa, erraz irakurtzekoa eta nork bere ondorioak ateratzekoa.
Steampunk estetika eta giroa. Asmatutako mota guztietako makinak agertzen dira, Julio Vernek bere lanetan proposatutako asmakizunen antzera.
• Detektibe taldea hiru mutilek, bi neskak eta azeri batek osatzen dute. Bakoitzak trebetasun berezi bat du eta, horrela, kasuak ebatzi ditzakete. Taldean lan egiteak duen garrantziaren inguruko kontzientzia eragin nahi da.
• Albertoyosek asmatu egin du bere irudien bidez steampunk giroa irudikatzen.
• Bildumak aurretik beste bi izenburu ditu: Billinghurst gazteluaren kasu bitxia eta Nolan uharteko agerpen sinestezinak.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Gizarte kontzientzia, solidaritatea, lankidetza | Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia | Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea | Arraza aniztasuna, kultura aniztasuna | Erantzukizuna, zentzu kritikoa.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: David Fernández Sifres.
Marrazkilaria: Alberto de Hoyos Masó.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Flexibook.
Formatua: 135 x 200 mm.
Orrialdeak: 192.
Zenbakia bilduman: 3.
Adina: 8 urtetik aurrera.