X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Elurrezko panpinen borroka
Produktu berria

Elurrezko panpinen borroka

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail URDINA

ISBN: 9788491069188
Kodea: 172135

Salneurria
14,79 €

Agregar item al pedido
Gaia: Gorrotoa eta bekaizkeria gerraren leherrarazle gisa.
 
Girotzea: Mendi elurtu bat.
 
Laburpena:
Negu oso hotz batean, elur panpinak sortu dira mendi gailurrean. Hasieran hiru bola dira soilik, baina laster beren begiak, ahoak eta besoak egin dituzte harri eta adarrekin. Sudurra egitea baino ez zaienean geratzen, ordea, neba-arrebak banatzea eta elkarren aurka jokatzea eragingo duen lehia piztu da.
 
Egilearen datuak
 
RAFAEL CALATAYUD CANO. Valentzian bizi da. Idazlea eta zinemako eta telebistako gidoilaria da, eta adin guztietako irakurleentzako istorioak asmatzea gustuko du. Haren iritziz, haurrentzako liburuak helduek ere irakur ditzaketen testu idatziak dira, eta hiru helburu hauek lortu behar dituzte: entretenitu, hunkitu eta irakurleek beren buruari galderak eginarazi. 2003an, Edelvivesen Ala Delta saria jaso zuen En el mar de la imaginación liburuagatik (ADA, 31).
 
Irudigilearen datuak
 
MARÍA SIMAVILLA. (Salamanca, 1983). Arte Ederretan lizentziaduna da, eta 2010etik argitaletxeentzako ilustratzailea da lanbidez.
 
Irudigileari buruzko argibide gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Istorioa berdinen arteko gerraren jatorriari buruzko alegoria bat da. Komunikazio gabezia, gorrotoa, bekaizkeria eta botere-nahia aipatzen dira eragile gisa.
• Gaur egungo gaia da, munduko leku askotako errealitatea islatzen duelako.
• Pertsonaiak elur panpinak dira, oso ondo irudikatuta daude eta istorioan zehar modu logikoan eboluzionatzen dute.
• Eleberri honetan elkarrizketa onak eta are gogoeta hobeak topa ditzakegu elkar ulertzeari eta pertsonen arteko harmoniari buruz. Istorioa eta haren amaiera guztiz sinesgarriak dira.
• Irakurleak harrapatu eta klasean hainbat eztabaidari bide eman diezaieke. Izan ere, oinarrizko kontzeptu etikoak -esate baterako, zintzotasuna, egia, justizia, bakea edo elkartasuna- jorratzen diren «eleberri existentzialista» moduko bat da.
 
Sustatzen diren balioak:
Konponbideen bilaketa, nortasunaren bilaketa edo erabakiak hartzea; eta balio negatibo gisa, gorrotoa, bekaizkeria, gogoeta eza, botere nahia, komunikazio gabezia edo berekoikeria.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Gizarte Zientziak, Balio etikoak eta zibikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Rafael Calatayud Cano.
Marrazkilaria: María Simavilla.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 112.
Zenbakia bilduman: 25.
Adina: 8 urtetik aurrera.