X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Egin zeure komikiak!
Produktu berria

Egin zeure komikiak!

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-732-0
Kodea: 164668

Salneurria
12,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Komikiak sortzea.
 
Girotzea: Pertsona batzuk dira irakurlearen gidari, bere komikia sortzeko orduan.
 
Laburpena:
Masusta hartza eta Kakahuete dortoka lagunak dira komiki dibertigarri honetako protagonistak; pixkanaka geure komikiak sortzen, horien gidoia egiten eta marrazten ikasteko trikimailu guztiak erakutsiko dizkigute.
 
Egilearen datuak:
 
JESS SMART SMILEY: idazle, irudigile eta diseinatzaile amerikarra da, eta izugarri maite du komiki bidez istorioak sortzea. Zenbait liburu argitaratu ditu (Upside Down: A Vampire Tale, The Adventures of William Worm eta Rumpus on the Run: A Monster Look-n-Find Book), eta mundu osoko aldizkari eta webguneetan jardun du elkarlanean. Gaur egun, helduentzako lehen fantasia eta abentura eleberria idazten ari da. Bere zaletasunetako bat irakaskuntza da, eta ehunka ume, nerabe eta helduri lagundu die beren komikiak idazten.
 
Egilearen argibide gehiagorako, >>>bisitatu bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu suntsikorra, formatu erosoa eta erakargarria duena.
• Atsegina, sortzailea eta jarraitzeko erraza.
• Komikiak sortzeko eredu eta azalpenak urratsez urrats.
• Irudi xumeak eta adierazgarriak.
• Askotariko ariketa ugari proposatzen dira pertsonaiak sortzen ikasteko, adierazkortasuna izan dezaten ikasteko, gidoi bat prestatzen, binetak diseinatzen, orrialde kopuru desberdineko komiki txikiak marrazten ikasteko, etab.
• Liburu honek komiki formatua du, eta narrazio grafikoaren funtzionamendua eta baliabideak modu dibertigarrian eta oso praktikoan ulertzen lagundu eta gure sormena garatzera animatzen gaitu.
• Erakargarria, bai umeentzat, bai nerabe eta helduentzat.
 
Sustatzen diren balioak: Sormena, irudimena, ekimen pertsonala. Jakiteko nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Arte diziplinak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Jess Smart Smiley.
Itzulpena: Imanol Salegi (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 215 x 279 mm.
Orrialdeak: 96.
Adina: 8 urtetik aurrera.