X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Besomotz

Besomotz

Bilduma: MATXINSALTO

ISBN: 978-84-9106-624-8
Kodea: 160517

Salneurria
11,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Besomotz tximinotxoaren oihaneko legearen kontrako borroka.
 
Girotzea: Nonbaiteko oihana.
 
Laburpena:
Besomotz, jaiotzez beso bat bestea baino laburragoa duen tximinotxo ausarta, bere eginahal guztiekin borrokatuko da tximino musuzurien lege krudel baten kontra. Lege horrek dioenez, haietako bat eroriz gero, besteek aurrera jarraitu behar dute hari lagundu gabe. Besomotzek, ordea, Moteltxo eta Txiotxio adiskideen laguntzarekin batera, beste tximinoei erakutsiko die maitasuna eta elkartasuna lege zaharraren gainetik daudela!
 
Egilearen datuak:
 
LUIS MARIANO RUIZ AGUIRRE: Bilbon jaio zen 1966an. Ekonomia aplikatuan doktorea da, baita EHUko irakasle titularra ere. Hainbat ikerketa-artikulu argitaratu ditu izen handiko nazioarteko aldizkarietan. Orain, narratiba arloan lehen pausoak ematen hasi da. Oraingoz, bi kontakizun labur eta hiru ipuin argitaratu ditu Tierra de Nubes argitaletxean.
 
Margolariaren datuak:
 
ESTHER LOBO: (Bilbo 1974). Arte Ederretan lizentziatu ostean, ibilbide profesionalari hasiera eman zion: banakako erakusketez gain, obra plastikoa garatu eta eskolak eskaintzen zituen Artenea Estudioa izeneko bere akademian (Bilbo). Bere estilo nahasezinari esker, erreferente bihurtu da ilustratzaile eta artista gisa.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Irudimenari zein buru argitasunari bultzada emateko istorioa.
• Adiskidetasuna, laguntasuna.
• Norberaren buruarekiko segurtasuna zein kemena lantzeko abentura liburu zirraragarria.
• Animalien ezagutza imajinazioaren bitartez.
 
Sustatzen diren balioak: Tximinoak, abentura, familia arteko harremana, ezberdinarekiko errespetua, norbere burua gainditzea, kemena, natura maitatzea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura. Naturaren Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Luis Mariano Ruiz Aguirre.
Marrazkilaria: Esther Lobo.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 72.
Zenbakia bilduman: 55.
Adina: 8 urtetik aurrera.