Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Beldurraren etxea
Produktu berria

Beldurraren etxea

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail URDINA

ISBN: 978-84-9106-997-3
Kodea: 178858

Salneurria
12,15 €

Agregar item al pedido
Gaia: Haurren beldurrak gainditzea.
 
Girotzea: Gaurkotasuna, espazio zehatzik gabe.
 
Laburpena:
Gurasoentzat seme eredugarria zen Julian: garbia eta txukuna, ez zen inoiz haserretzen, eta txintik atera gabe egiten zuen esandako guztia. Baina beldurrez josita bizi zen, eta beldur haiek ez zioten uzten hainbeste desiratzen zuen nahia betetzen: jolas parkeko beldurrezko trenean ibili nahi zuen. Egun batean, ordea, halabeharrez egin behar izan zion aurre beldurrari.
 
Egilearen datuak:
Ricardo Alcántara: Uruguayn jaio zen, 1946an. Gaztaroan, aktore izan zen, eta Psikologia ikasi zuen, baina, azkenean, idazle lanbidea hautatu zuen. 35 urte inguru daramatza Bartzelonan bizitzen, eta ehun liburu baino gehiago argitaratu ditu. Haietako asko itzuliak izan dira, zenbait herrialdetan, besteak beste: Frantzia, Alemania, Portugal, Holanda, Estatu Batuak eta Japonia. Haur literaturako sari ugari jaso ditu. Edelvivesekin, honako lan hauek argitaratu ditu: Tomás y el lápiz mágico (ADR 7), Tomás y la goma mágica (ADR 30), Tomás y las tijeras mágicas (ADR 51), El aguijón del diablo (ALANDAR 9), baita Tento, eta ¿Quién? bildumak ere.
 
Irudigilearen datuak
XIMENA MAIER: Madrilen jaio zen, 1975ean. 1999tik darama irudigile lanetan (denbora luze, alegia) egunkari (El País, Diario 16, La Voz de Galicia) eta aldizkarietan (Telva, Marie Claire, Yo Dona, Cosmopolitan, Woman, Mia), bai eta publizitatean eta prentsa korporatiboan ere. Gainera, umeentzako liburu, bidaia gida eta sukaldaritzako liburuetako irudiak egiten ditu. Eta etengabe ari da marrazten, koaderno eta paper zatietan, iPad-ean, harean edo aurrean duen edozein arbeletan. Irakurtzea, jatea eta jatekoa prestatzea du gogoko, eskuz marraztutako kartel tipografikoak, miaketa polarraren aro heroikoa, Italiako opera eta piknikak. Senarra du, bi seme-alaba, bi blog, Twitterreko profila eta Pinteresteko zale amorratua da.
 
Ibaizabalen, beste izenburu batzuen artean, honako hauek argitaratu ditu: Mamuak datoz! (PT Sail Urdina, 20), Martetarrak datoz! (PT Sal Urdina, 22), Bremengo musikariak (Ipuin klasikoak, 1), Ahatetxo itsusia (Ipuin klasikoak, 2), Landako sagua eta hiriko sagua (Ipuin klasikoak, 3), Hiru txerrikumeak (Ipuin klasikoak, 4), Aladin eta kriseilu miragarria (Ipuin klasikoak, 5), Txitxarra eta inurria (Ipuin klasikoak, 6).
 
Irudigileari buruzko argibide gehiagorako >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Liburuaren bidez, umeek ikus dezakete beldurrei aurre egin dakizkiekeela eta mendera daitezkeela.
  • Narrazio lineala, jarraitzeko erraza eta oso argia.
  • Irakaskuntza baliagarriak ditu umeek autoestimuaren eta beste pertsona batzuekiko harremanen inguruan pentsa dezaten.
  • Umeek errealitatearen eta fantasiaren artean mugak jartzen ikasteko balioko du.
  • Ume bakartientzako eta sozializatzeko zailtasunak dituztenentzako argudioa.
 
Sustatzen diren balioak: Autoestimua; Gurasoekiko maitasuna; Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak; Adiskidetasuna; Ausardia; Erantzukizuna; Autokontrola.
 
Ezaguera arloak: Lengua eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Ricardo Alcántara.
Marrazkilaria: Ximena Maier.
Itzultzailea: Saretik hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 144.
Zenbakia bilduman: 27.
Adina: 8 urtetik aurrera.