X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Baloiak arboletan

Baloiak arboletan

Bilduma: MATXINSALTO

ISBN: 9788491061977
Kodea: 116441

Salneurria
11,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Egoera zailen aurrean, aurrera egiteko gaitasuna.
 
Girotzea: Mundu fantastikoa. Abenturak.
 
Laburpena:
Zergatik dago eskolako ate beltza beti itxita? Bai, bai, idazkaritza aurrean dagoena. Behin Jonek irekita ikusi zuen eta, haren atzean, eskailera batzuk aurkitu zituen. Eskailerak jaisten ari zela, irristatu, erori eta baso berezi batean amaitu zuen. Baso hartako arbolen adarretan baloiak zeuden zintzilik!
 
Egileen datuak
 
YOSEBA PEÑA Informatikan doktorea eta antropologoa, zientzialari dihardu unibertsitatean. Sodupen (Bizkaia) jaio zen 1977an, baina Zarautzen errotu da (Gipuzkoan); lehenago, Southamptonen (Ingalaterran) eta Vienan (Austria) ere bizi izan da. Munduko lau bazterretatik bidaiatuta, Afrika da bere helburu kuttuna. Beste liburu bat argitaratu du Susa argitaletxean, Hodeien Adorea (2012).
 
ALAI ZUBIMENDI Txikitatik komikizalea, Arte Ederretan lizentziatu ondoren haur eta gazte literaturara eta testu liburuetara zuzendutako ilustrazioak egiten hasi zen. Hainbat ilustrazio lan burutu ditu argitaletxe desberdinentzat eta orain komiki mundura itzulita komiki lehiaketetan parte hartzen ari da hainbat alditan saritua suertatu delarik.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
 
Sustatzen diren balioak:
Adiskideen laguntasuna, egoera zailen aurrean, aurrera egiteko gaitasuna eta indarra; lagunen garrantzia; adiskidetasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura; Historia.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Yoseba Peña.
Marrazkilaria: Alai Zubimendi.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 72.
Zenbakia bilduman: 51.
Adina: 8 urtetik aurrera.