X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Amona Vladimiraren urrezko hortza
Produktu berria

Amona Vladimiraren urrezko hortza

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail URDINA

ISBN: 9788491067290
Kodea: 164665

Salneurria
11,80 €

Agregar item al pedido
Gaia: Ume batzuek amonarekin duten harremana eta umeek amonaren heriotza nola barneratu duten.
 
Girotzea: Zehaztu gabeko landa eremua, atenporala.
 
Laburpena:
Vladimira amona bitxia da. Clementino aitonarekin batera, armiarmen zirkua sortu zuen eta, sidekar motorrarekin, mundu osotik bidaiatu ziren beren ikuskizunarekin. Itzulipurdiak eta malabarismoak egiten ditu; harrituta uzten ditu guztiak. Urrezko hortza du, eta distira berezia izaten du hortzak bilobei bere abenturak eta istorioak kontatzen dizkienean. Bere bilobetako batek amona harrigarriaren iragan artistikoa eta amets zoroak gogoratzen ditu.
 
Egilearen datuak
 
IGNACIO SANZ. Idazle eta ahozko kontalaria da. Lastras de Cuéllar-en (Segovia) jaio zen, 1953an. Soziologiako lizentziaduna da, literatura lan handiaren egile. Berrogeita hamar lan baino gehiagoren egile da: eleberriak, kontaketak, haur eta gazte literatura, bidaiak eta etnografia. Zenbait literatura sari irabazi ditu, besteak beste: Haur Literaturaren Ala Delta saria, 2010ean eta 2013an. Gainera, Segoviako Ahozko Kontalarien Jaialdia eta El Espinarrekoa zuzentzen ditu, eta ahozko kontalari izan da Espainian izaten diren topaketa garrantzitsuenetan.
 
Idazleari buruzko informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Irudigilearen datuak
 
EUGENIA ÁBALOS. (Mendoza, Argentina, 1977). Diseinu Grafikoko lizentziaduna da; Segoviako Casa de los Picos eta Madrilgo Arte 10 arte etxeetan ikasi du; Madrilen bizi da. 2008tik, irudigile profesionala da. Diego Arboleda idazlearekin eta Raúl Sagospe irudigilearekin batera, Alboratorio taldea osatzen du, literaturaren eta ilustrazioaren inguruko arte kolektiboa.
 
Irudigileari buruzko argibide gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu osoan antzematen den umore ukitua. Amonaren izaera bitxiak eragiten du umore ukitu hori eta, horren bidez, kontalariak dramatismorik gabe egiten dio aurre adineko baten heriotzari.
• Amonaren heriotza eta horrek dakarren falta modu oso sentikorrean eta hurbilean landu da, irakurleen adina aintzat hartuta.
• Ongi idatzita dago, hizkera zaindua du eta kontaketaren ahozko balioa nabarmentzen du.
• Irakurleak ume protagonistekin identifikatuta sentitu daitezke.
 
Sustatzen diren balioak:
Aitona-amona eta biloben arteko harremana / Balioen ahozko transmisioa / Familia loturak / Naturarekiko errespetua / Landa bizitzarekiko maitasuna eta errespetua / Ahozko literatura / Nagusien jakituria / Elkarlana / Zentzu kritikoa.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Natura Zientziak, Balio etikoak eta zibikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Ignacio Sanz.
Marrazkilaria: Eugenia Ábalos.
Itzultzailea: Antton Olano (Rosetta).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 96.
Zenbakia bilduman: 24.
Adina: 8 urtetik aurrera.