X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Amets anfibio

Amets anfibio

Bilduma: MATXINSALTO

ISBN: 978-84-9106-625-5
Kodea: 160518

Salneurria
11,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Ametsek anfitrioi lanak egiten ditu etxera datozen lagun Ekuadortar batzuekin.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
Batzuetan inurriak nabaritzen zituen Ametsek sabelean. Ez zitzaion askotan gertatzen, ez; egun berezietan batez ere. Halako egun batean, Ekuadorretik etorritako lagunak etxera heldu eta inurriak Ametsen sabelean lanean hasiko dira berriro. Nola zen aitak esaten duen hitz arraro hori? Anfitri ... anfiti ... Amets, inurriak sabelean eta hitz bihurriak ahoan, anfibio bihurtuko da!
 
Egilearen datuak:
 
EDU ZELAIETA ANTA: (Gasteiz 1973). Idazle eta itzultzaile moduan, hainbat genero landu izan ditu: poesia, zutabegintza, kantuetarako letragintza eta haur literatura. Poesiari dagokionez, beharbada bere alderdirik ezagunena, helduentzako lau liburu argitaratu ditu. Kantuetarako letragintza dela eta, Mugaldekoak taldearentzat idazten ditu testuak eta kantuetarako letrak 2004az geroztik. Haur literaturaren aldetik, ingelesetik eta katalanetik euskaratu ditu hainbat lan, eta haurrentzako egile gisa ere agertu da azkenaldian. EHUko irakaslea da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren Sailean.
 
Margolariaren datuak:
 
ENEKO UGARTE: 1970. Txiki txikitatik argitaratu gabeko obra handia (Umea zarenean ez dizute inoiz zure margoak argitaratzen. Ez dakit zergatik..). Oso txikia zenetik margotzen ari zen beti. Orduak pasatzen zituen Ali Mitgutsh-en irudi liburuak begiratzen. Honek P. Brueghel eta Avercamp-en mundura eraman zuen. Eguillor, Olariaga, Euskal Iñauteriak, Menchu Gal, Diebenkorn, David Hockney, John Burningham…
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Mundua ezagutzeko jakin-mina, erantzukizuna, bizikidetza, irudimena eta umorea elkartzen dituen obra.
• Irudimenari zein buru argitasunari bultzada emateko istorioa.
• Kulturen arteko harremana.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, laguntasuna. Kultura aniztasunaren sustapena, elkarbizitzen ikastea. Umorea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura. Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Edu Zelaieta Anta.
Marrazkilaria: Eneko Ugarte Gancedo.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 64.
Zenbakia bilduman: 56.
Adina: 8 urtetik aurrera.