- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 8 urtetik aurrera
Haurrentzako Literatura
8 urtetik aurrera
Ada Goth eta sinfonia beldurgarria
Bilduma: ADA GOTH
ISBN: 9788491064503
Kodea: 119574
Salneurria
18,50 €
Gaia: XVIII. mende amaierako neskato baten abenturak, jauregi bitxi batean.
Girotzea: Antzinako jauregi ingelesa, 1799an.
Laburpena: Lord Gothek GOTHSTOCK izeneko musika-emanaldi zirraragarria prestatu du. Gutxi izango dira hori bezain ikusgarriak. Ada zoratzen dabil musikaldia dela eta, Ilunpe Jauregira musikariak etorri direlako. Baina gonbidatuekin gorabeherak izango ditu; adibidez, bere amonarekin, hark lord Gothi emazte berria aurkitu nahi diolako, edo neskaren jantzigelan bizitzen jarri den faunoarekin. Gainera, Maltravers maltzurra azpilanean dabil. Zorionez, Adak gonbidaturik interesgarrienaren laguntza izango du.
Egilearen datuak:
CHRIS RIDDELL Ilustrazioa ikasi zuen Brightonen. Haren karikaturazko irudiak, xehetasun liluragarriak eta sarri erabiltzen dituen fantasiazko elementuak haurrei nahiz helduei zuzenduta daude. Haren irudiek sari ugari jaso dituzte (Unesco, Kate Greenaway...). Politika gaien marrazkilari ospetsua ere bada, hainbat egunkaritan (The Observer eta The Economist) eta aldizkaritan.
Ibaizabalen Ottoline eta Ada Goth bildumak argitaratu ditu: Ottoline eta Azeri Morea; Ottoline eta kateme horia; Ottoline eskolara doa; Ottoline itsasoan; Ada Goth eta sagu mamua; Ada Goth eta Ilargi Hilaren Jaialdia, Ada Goth eta ulu misteriotsuak.
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Ada Goth bildumako laugarren sorta.
• Istorio independentea da, baina pertsonaia berekin eta beste berri batzuekin.
• Ottoline bilduma arrakastatsuaren egile eta irudigilearen lana da.
• Ilustrazio originalak, karikaturadunak eta xehetasunez beteak.
• Umorez eta gaur egungo musika taldeen eta konpositore klasikoen erreferentzia barregarriz beteriko testua.
• Edizio zaindua, orrialdeen ertzak berde metalizatuz tindatuta, azalean zilar koloreko apaindurekin eta zinta orri markatzailearekin.
• Barruko poltsiko batean, irudiak dituen liburu txiki bat du, Faunoaren bizitza bitxiarekin, eleberri grafiko labur gisa.
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, irudimena, jakin minaren garrantzia, enpatia, umore eta ironia sena, inteligentzia, elkartasuna, gizarte kontzientzia.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura; Natura Zientziak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Chris Riddell.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 140 x 190 mm.
Orrialdeak: 192.
Zenbakia bilduman: 4.
Adina: 8 urtetik aurrera.