X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Untxiren ohitura txarrak

Untxiren ohitura txarrak

Bilduma: HARTZ ETA UNTXI

ISBN: 9788491062677
Kodea: 117311

Salneurria
11,40 €

Agregar item al pedido
Gaia:Hartz eta untxi baten arteko adiskidetasuna.
 
Girotzea: Baso batean, neguan.
 
Bildumaren laburpena:
Hartz eta Untxi lagun bitxiak dira. Ez dirudi ezer dutenik berdin; ordea, biek ikusiko dute elkarrekin daudenean bizitzan hobeto moldatzen direla.
 
Laburpena:
Hartz hibernaziotik behar baino lehenago itzartu da, bere koban jatekoa lapurtu dion arrotza sartu baita. Erabaki du ez duela lo gehiagorik egingo, eta elur panpina egiten saiatuko dela. Kanpoan Untxi ezagutu du, umore txarreko pertsonaia bat; Untxi saiatuko da Hartz engainatzen (bera izan da lapurra), eta jeloskor jarriko da panpinagatik. Otso bat agertuko da, eta, hori dela eta, Untxi konturatuko da Hartz lagun izatea bikaina dela: otsoa urruntzen du, ez du inolako gorrotorik berarekin nahiz eta oso txarto portatu izan, eta elkarrekin hainbat gauza egin ditzakete. Horrela hasiko da bildumako bi pertsonaia nagusi horien arteko adiskidetasuna.
 
Egilearen eta ilustratzailearen datuak:
 
Egilea: JULIAN GOUGH.
1966an jaio zen eta Irlandan hazi zen. Rock talde bateko abeslaria izan zen; poeta da, zenbait nobela argitaratu ditu, BBCko irratsaioetan parte hartzen du, eta Minecraft jokoaren amaieraren egilea da.
 
Marrazkilaria: JIM FIELD.
Irudigilea da, pertsonaien diseinatzailea eta animazio zuzendaria.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburuak zabalkunderako alderdiak lantzen ditu, literatura narraziotik.
• Pertsonaiak ondo karakterizatuta daude, eta, hori dela eta, irakurlea hurbildu egiten da horietara.
• Testuak umorea eta ironia ditu oinarri.
• Irudi adierazgarri eta dinamikoak, umore inplizitua ulertzeko bide ematen dutenak.
• Bitonuak (urdina liburu honetarako), liburu bakoitzaren identitate indibiduala bultzatzen du.
• Gai eskatologikoak lantzen ditu, baina zakarra izan gabe, umorez.
• Liburuaren amaiera bat dator hurrengoaren hasierarekin.
• Ospe handiko egile batzuek, besteak beste Neil Gaiman-ek, uste dute liburu hau egungo haur eta gazteen literaturako funtsezko obretako bat dela.
 
Sustatzen diren balioak:
Adiskidetasunaren garrantzia, jokabide arduratsua, gatazken ebazpena, zuhurtasuna baliabide gisa, gure ekintzen ondorioak.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Julian Gough.
Marrazkilaria: Jim Field.
Itzulpena: Edu Zelaieta Anta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 129 x 181 mm.
Orrialdeak: 112.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 6 urtetik aurrera.