X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Txanogorritxo indartsua
Produktu berria

Txanogorritxo indartsua

Bilduma: TXILINBUELTA

ISBN: 978-84-9106-792-4
Kodea: 167882

Salneurria
7,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Argumentuei eta pertsonaien rolei bira garrantzitsua emanez azaldutako ipuin klasikoak.
 
Girotzea: Erreferente bezala hartzen diren ipuin klasikoenak.
 
Bildumaren laburpena:
Txilinbuelta bildumako ipuinetan, pertsonaia eta kontakizun klasikoak aurkituko dituzue, baina buelta bat emanda. Argumentuak ezustez eta umorez beteta daude, eta lehen irakurleen irudimena hegan jarri eta garatuko dute.
 
Egilearen datuak:
 
VIVIM DEL CUENTU: (Ipuinetik bizi gara) 7 ipuin kontalariren taldea da; 2006an sortu zen, herrialde osoko txiki eta nagusiei ipuin eta kontakizun tradizionalak ezagutzera emateko. Beren hitzen arabera, taldearen izena ez da literalki irakurri behar; gaur egun oso beharrezkoak diren umoreari eta ironiari egin nahi die erreferentzia. Talde gaztea da, dinamikoa, umeentzako baliabide askoduna. Talde gisa, hezteko, pentsarazteko, balioak transmititzeko eta, jakina, entretenitzeko ipuinen ahalmenean sinesten dute.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Irudigilearen datuak:
 
ALBERT VITÓ: Profesional independentea da edizioaren zenbait eremutan: ilustratzailea, itzultzailea, idazlea… Itzulpegintzari buruzko saiakera bat idatzi du; eremu horretan ibilbide garrantzitsua du, eta, azken aldian, ilustrazioan espezializatu da.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma lehen irakurleentzat dago pentsatuta, baina pixka bat gehiago irakurtzeko.
• Halaber, helduek erabil dezakete, txikienei ipuinak kontatzeko.
• Ipuin dibertigarriak.
• “Niñas, brujas y princesas” eta “Príncipes, héroes y valientes” ilustrazio erakusketak, Ignasi Blanch ilustratzaileak eta ilustrazio irakasleak sortu eta koordinatutakoak, “Vivim del Cuentu” ipuin kontalarien taldearen zenbait istorioren inspirazio izan ziren. Bilduma hau “Vivim del Cuentu” taldearen eta bi ereduetako zenbait gazte ilustratzaileren arteko lankidetzaren ondorio da.
 
Sustatzen diren balioak:
• Ipuin hauek irudimena zabaltzera eta garatzera bultzatzen dute.
• Pentsamendua eta sormena arintzera: arte sormena balio gisa: umeek erreferente klasikoak dituzte eta, beraz, bertsio aldatuen lekuko izateak aukera sortzaileak ezagutarazi diezazkieke.
• Umore senaren efektua harremanaren eta desdramatizazioaren elementu garrantzitsu gisa. Ipuin klasiko gehienetan protagonistaren patua dela-eta gatazka konpondu arte jasanarazten dieten tentsioa ipuin hauetan lasaitasun bilakatzen da. Irakurleak zer gertatuko den jakiteko intrigari eusten dio berdin-berdin, baina ez hainbesteko tentsioarekin. Eta intriga bikoitza da; izan ere, jakin nahiko dute nola ebazten den trama, ezagutzen zuen jatorrikoaren aldean.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Vivim del Cuentu.
Marrazkilaria: Albert Vitó.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 240 x 240 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 3.
Adina: 6 urtetik aurrera.