Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Rapunzel

Rapunzel

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-622-4
Kodea: 160548

Salneurria
20,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Maitasun istorioa, ongiaren eta gaizkiaren arteko lehia. Ipuin tradizionala.
 
Girotzea: Errege eta gortesauen ingurunea, Erdi Aroa.
 
Laburpena:
Rapunzel sorgin batek guraso batzuei jaiotzean lapurtzen dien haurtxoa da. Umeak 12 urte betetzen dituenean, bahitzaileak dorre batean gordetzen du. Urte batzuk geroago, basotik paseatzen dabilenean, erregearen semeak Rapunzel kantuan entzun eta beraz maitemintzen da. Hala ere, dorrera sartzeko modu bakarra neskatoaren adats ilehori luzetik gora egitea dela ikusten du, sorgin gaiztoak egiten duen bezala. Hori egiten du hurrengo gauetan.
Sorgina konturatzen denean, Rapunzel dorretik atera eta zingira batean uzten du. Hurrengo egunean, dorretik igotzen ari dela, mutikoa hutsean erori eta itsu geratzen da. Denbora luzea behar izan du kasualitatez zingirara iritsi eta Rapunzel aurkitu arte. Hala ikusita, Rapunzel negarrez hasi da, penaz. Bere malkoak printzearen begietan erori eta hark ikusmena berreskuratzea ekarri dute. Printzea eta Rapunzel erreinura bueltatu dira eta bertan, azkenean, ezkondu egingo dira.
 
Egileen datuak:
 
JACOB & WILHELM GRIMM: (1785 eta 1786 urteetan jaiok). XIX. mendearen lehen erdialdean, Jacob eta Wilhelm Grimm alemanek beren herrialdeko ahozko tradizioko istorio eta ipuinak batu zituzten. Nahiz eta beren burua fokloristatzat zuten, haur eta etxeen ipuinei forma ematen amaitu zuten, umeentzako 210 maitagarrien ipuinek eta alegiak eratutako antologia, eta horien artean zeuden, besteak beste: Edurnezuri, Errauskine, Rapunzel, Hänsel eta Gretel, Loti Ederra, Erpurutxo edo Katu Botaduna. Ondoko belaunaldietan gaur egun arte izan du eragina.
 
Ibaizabal argitaletxeak “Bremengo musikariak”, “Hamabi printzesa dantzariak” eta “Edurnezuri” albumak argitaratu ditu.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
FRANCESCA DELL’ORTO: Milanetik hurbil jaio zen, 1990ean. Francesca Dell’Ortok eszenografia eta jantziteria ikasi zuen, Brerako Arte Ederren Akademian (Milan). Ehunetan eta arropetan hasi zen lanean, operarako, antzerkigintzarako, zinemarako, telebistarako eta modarako; bitartean, Arte eszenikoen Historiako eta Filosofiako masterra ikasten zebilen, Milango Unibertsitatean. 2015ean, Francescak zenbait ikastaro egin zituen Sarmedeko Ilustrazioko Nazioarteko Eskolan, eta, bertan, irudigintzaz maitemindu zen; horrela, bada, kapitulu berriari ekin zion bere bizitzan. Egun arte hiru liburu baino ez ditu argitaratu.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Printzesa eta maitasun ipuinetan Grimm anaiek utzi ziguten Europako ipuin tradizionalen antologiaren herrikoienetako bat da.
• Irudi koloristak; zenbait teknika digital baliatzen dira espazio onirikoak sortzeko.
• Dell´Ortoren irudietan, garrantzia berezia du naturak, beti ugaria eta erakargarria, bai eta urre tonuek ere. Irudiak estatikoak eta lirainak dira, Erdi Aroko kodexen antzera; ipuin zaharren jatorrira garamatzate.
• Pertsonaia protagonistak ekinak eta jasankorrak dira, eta jarrera horiek ezinbestekoak dira frustraziorako tolerantzia handia garatzeko, kontuan izanda giza emozio ohikoenetako bat dela.
• Lau orri zabalgarri ditu, eta horiek eszenografiari joko gehiago ematen diote.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia. Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea. Erantzukizuna, zentzu kritikoa. Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egileak: Jacob eta Wilhelm Grimm.
Egokitzapena: Cecil Kim.
Marrazkilaria: Francesca Dell’Orto.
Itzulpena: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 220 x 300 mm.
Orrialdeak: 48.
Adina: 6 urtetik aurrera.