X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Pirata bihotza
Produktu berria

Pirata bihotza

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-745-0
Kodea: 165020

Salneurria
15,40 €

Agregar item al pedido
Gaia:Gainerakoekiko errukia eta altruismoa bizi ditzakeen pertsona krudela eta bihozgabea.
 
Girotzea:Ozeanoetakoren batean, denbora mugagabean (XVIII. edo XIX. mendea, beharbada).
 
Laburpena:
Luis piraten seme eta iloba ausartak bere etorkizuna eraiki behar du eta, beraz, bere itsasontzian itsasoratzeko eguna iritsi zaio. Pixkana, gero eta helduagoa izango da, harik eta izua eragiten duen pirata handia bilakatu arte, baina, hala ere, bihotza beti ukabil batean sartuta… Bere adin bereko arrantzale oso txiroa ezagutzen duen unean baino ez du lortzen bere bihotzean aldaketak egotea.
 
Egilearen datuak:
 
SÉBASTIEN PEREZ: (Beauvais, 1975) liburu egile frantses ezaguna da. Idazteko duen grina horretatik, fantasia eta umorea nahasten dituzten ipuinak sortzen ditu. Bere testuetan oroimena eta tolerantzia balioak txertatzen saiatzen da, besteak beste.
 
Ibaizabalen honako liburu hauek argitaratu ditu: Maitagarrien belarrak; SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak; Herensugeen semea.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Irudigilearen datuak:
 
JUSTINE BRAX: irudigile frantsesa da eta Ikusizko Komunikazioko irakaslea.
 
Ibaizabalen Herensugeen semea albuma argitaratu du.
 
Irudigilearen argibide gehiagorako, >>>bisitatu bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Formatu handiko liburua, irudi deigarriekin, akrilikoan eginak.
• Justine Braxen irudiak beti dira deigarriak, dela planoen tamainengatik (sarritan pertsonaien lehen planoak eta naturaren gorespena, plano orokor edo panoramikoen bidez), dela koloreengatik (goretsiak eta oso argitsuak).
• Testuak besteak errespetatzeak duen garrantzia transmititzen du, bai eta, bihotz zorrotzekoa eta gogorrekoa izanik ere, pirata baten kasuan bezala, ahulenaz erruki izatea lortzeak duen garrantzia ere.
• Pirataren gaia (bihozgabea, etengabe arriskuan bizi dena, askatasunaren paladina) eta bere abentura espiritua beti da erakargarria helburu diren irakurleen adinean.
• Bai egileak bai irudigileak Ibaizabalen zenbait lan arrakastatsu argitaratu dituzte, elkarrekin eta bakarka, esaterako, Herensugeen semea.
 
Sustatzen diren balioak: Abentura, hazkuntza pertsonala, bestearenganako errespetua, elkarbizitza, ausardia, adiskidetasuna, gatazkak konpontzea.
 
Ezaguera arloak: Gizarte Zientziak, Natur Zientziak, Balio Etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sébastien Perez.
Marrazkilaria: Justine Brax.
Itzulpena: Patxi Zubizarreta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 285 x 355 mm.
Orrialdeak: 40.
Adina: 6 urtetik aurrera.