X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Pinotxoren egiak

Pinotxoren egiak

Bilduma: TXILINBUELTA

ISBN: 9788491069812
Kodea: 176489

Salneurria
7,70 €

Agregar item al pedido
Gaia: Umorezko amaiera duten herri ipuinak. Argumentuei eta pertsonaien rolei bira garrantzitsua emanez azaldutako ipuin klasikoak.
 
Girotzea: Ipuinen mundua.
 
Bildumaren laburpena:
Txilinbuelta bildumako ipuinetan, pertsonaia eta kontakizun klasikoak aurkituko dituzue, baina buelta bat emanda. Argumentuak ezustez eta umorez beteta daude, eta lehen irakurleen irudimena hegan jarri eta garatuko dute.
 
Egilearen datuak:
 
VIVIM DEL CUENTU: (Ipuinetik bizi gara) Ipuin kontalariren taldea da; 2006an sortu zen, herrialde osoko txiki eta nagusiei ipuin eta kontakizun tradizionalak ezagutzera emateko. Taldearen izenak , gaur egun oso beharrezkoak diren umoreari eta ironiari egin nahi die erreferentzia. Talde gaztea da, dinamikoa, umeentzako baliabide askoduna. Talde gisa, hezteko, pentsarazteko, balioak transmititzeko eta, jakina, entretenitzeko ipuinen ahalmenean sinesten dute.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
MARTA CASALS: Bartzelonan jaio zen 1989an, eta Cabanabona herrian (Lleida) bizi da orain. Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean. Hiru urtez aritu zen Escola de la Dona eskolan ikasten. Testuliburuetan, aldizkarietan eta album ilustratuetan parte hartu izan du.
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Ipuin klasikoak, baina norabide aldaketarekin.
• Ezagutzen ditugun ipuinetan perspektiba berria eskaintzen duten ipuinak.
• Ezustekoz eta umore handiz betetako argumentuak.
• Ilustrazio bizi eta koloretsuak.
• Irakurtzen hasten ari direnentzat pentsatutako bilduma, letra lotuarekin.
• 6-8 urtetik aurrerako irakurle independenteentzako seriea, eta 4 urtetik aurrera azaltzeko.
• Irakurtzen hasten ari direnen irudimena garatu eta sustatuko dute.
 
Sustatzen diren balioak: Irudimena, irakurketarako balioa, sormena, umore sena drama kentzeko elementu gisa etab.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natur Zientziak, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Vivim del Cuentu.
Marrazkilaria: Marta Casals.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 240 x 240 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 9.
Adina: 6 urtetik aurrera.