X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

OZeko aztia

OZeko aztia

Bilduma: ALBUMAK

ISBN: 9788491064442
Kodea: 119459

Salneurria
17,60 €

Agregar item al pedido
Gaia: Neskato baten abenturak, Dorothyrenak, tornado baten ondorioz heltzen den leku bitxi batean.
 
Girotzea: Leku fantastikoa.
 
Laburpena:
Dorothy eta Ttotto txakurra haize-zirimola batek eraman ditu, eta Oz-eko lurretara heldu dira. Herrialde bitxi hartan, sorginek maitagarrien antza dute, zuhaitzek hitz egiten dakite, eta desiorik zoroenak ere egi bihurtzen dira. Beti ere, Ozko Azti Handiaren aurrean eskatuz gero...
 
Egilearen datuak:
 
LYMAN FRANK BAUM (1856-1919) umeentzako liburuen idazle estatubatuarra izan zen; arrakasta komertziala izan zuen bere lehen liburuarekin. Liburu horren ondoren, urtebete geroago, “El maravilloso mago de Oz” (1900) argitaratu zuen. Serie horretako beste 13 lan idatzi zituen, eta irakurle kopuru handia izan zuen. Hil ondoren, liburu gehiago aurkitu ziren; horietako batek Ozeko aztiaren amaiera kontatzen du. Bere lanak askotariko gaiak jorratzen dituzten beste 55 eleberri ditu, literatura fantastikoko beste 9 eleberri, 82 kontakizun labur, 200 poema baino gehiago eta zenbait gidoi. Halaber, hainbat aldiz saiatu zen bere lanak eszenatokira eta pantailara eramaten.
 
Irudigilearen datuak:
 
OLIVIER LATYK (1976) Strasbourg (Frantzian) jaio zen. Flambant Neuf taldearen kide da. Azken hamar urteak darama irudigile lanetan Frantziako argitaletxe ezberdinekin eta Estatu Batuetako egunkariekin (New York Times, Wall Street Journal, Boston Globe…).
 
Irudigileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Nils Holgerssonen bidaia miresgarriaren formatu, estilo eta diseinu grafiko berari eusten dio.
• Haur literaturako obra klasiko baten egokitzapena; gainera, zinemara eraman da, bai eta eszenatokira ere, zenbaitetan.
• Bidaia bat kontatzen du; bertan, pertsonaia protagonistak aurre egin behar die hainbat oztopori, eta, ondorioz, gero eta gaitasun gehiago eskuratzen doa eta gero eta helduago egiten doa. Eraldaketa sinbolikoa da.
• Liburuak, barrualdean, aparteko 6 orri trokelatu ditu.
• Ilustrazioak berde eta laranja tonukoak dira eta, horrela, Nils Holgerssonen bidaia miresgarriaren estiloari eusten zaio, eta, aldi berean, protagonistaren bidaia abentura harrigarri eta paregabe bilakatzen da.
 
Sustatzen diren balioak: Nork bere burua gainditzeko ahalegina, abentura, jakin mina, mundua ezagutzeko interesa, ahalegina, ontasuna, hazkuntza pertsonala.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura; Plastika, Ingurunearen Ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: L. Frank Baum liburuaren egokitzapena.
Egokitzailea: Michel Laporte.
Marrazkilaria: Olivier Latyk.
Itzulpena: Uxoa Iñurrieta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 225 x 245 mm.
Orrialdeak: 60.
Adina: 6 urtetik aurrera.