Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Olentzero Ipuinen herrialdean

Olentzero Ipuinen herrialdean

ISBN: 978-84-1370-328-2
Kodea: 191179

Salneurria
10,60 €

Agregar item al pedido

Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Laburpena:

Txanogorritxo, hiru txerrikumeak, Hansel eta Gretel, … Asko dira ipuinen herrialdean bizi diren pertsonaiak, eta asko ere aurten eskatu dituzten opariak. Hainbeste dira, Olentzeroren asto gaixoa, Napo, ezin daitekela mugitu ere egin horrelako pisua gainean jarrita. Asko dira laguntzen saiatuko direnak, baina ezin. Zein da orduan erremediorik onena? Berriro ere ipuinetako pertsonaia bakoitzak bere gutuna berridatzi ta Olentzerori bidaltzea, baina opari gutxiagorekin konformatu beharko dira!
 
Sustatzen diren balioak:
Fikziozko pertsonaia klasikoak, Gabonetako kontakizunak, arazoei aurre egitea, elkartasuna, lankidetza, sormena, irudimena, jakin nahia, arraza-aniztasuna, kultura-aniztasuna, enpatia, errespetua, umorea, norberaren bidea aurkitzea.
 
Egileen datuak
Idazlea
VIVIM DEL CUENTU
Ipuin kontalariren taldea da; 2006an sortu zen, herrialde osoko txiki eta nagusiei ipuin eta kontakizun tradizionalak ezagutzera emateko. Taldearen izenak, gaur egun oso beharrezkoak diren umoreari eta ironiari egin nahi die erreferentzia. Talde gaztea da, dinamikoa, umeentzako baliabide askoduna. Talde gisa, hezteko, pentsarazteko, balioak transmititzeko eta, jakina, entretenitzeko ipuinen ahalmenean sinesten dute.
 
Ilustratzailea
MAITANE BAUTISTA
Freelance ilustratzailea da; haur ilustrazioan dago espezializatuta. Mungian duen estudioan lan egiten du, eta denbora gehiena haur eta gazteentzako kontakizunak eta pertsonaiak diseinatzen eta ilustratzen ematen du. Kolore biziek eta bitarteko analogikoek (pastelak eta gouachea) bultzatzen dute, baina tresna digitalak ere konbinatzen ditu giro lasaiak, sinpleak eta dibertigarriak sortzeko. Egin dituen proiektuen artean nabarmentzekoa da Olentzero Ipuinen herrialdean haurrentzako ipuinaren ilustratzaile gisa egindako lana.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Vivim del Cuentu
Ilustratzailea: Maitane Bautista
Itzultzailea: Xabier Olaso
Marrazkiak: Koloretan
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 210 x 230 mm.
Orrialdeak: 24.
Adina: 6 urtetik aurrera.