- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 6 urtetik aurrera
Haurrentzako Literatura
6 urtetik aurrera
Olatuak zaintzen
Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK
ISBN: 978-84-9106-623-1
Kodea: 160516
Salneurria
10,60 €
Laburpena:
Libe hondartzan galdu eta Iban, larri eta estu, bere bila hasi da. Bazenekien urrutira joan gabe ere abenturarik handienak bizi daitezkeela?
Idazlearen datuak:
ANA URKIZA: Ondarroa, 1969. Kazetaritzan lizentziaduna eta Enpresa Komunikazioan aditua, egun, Bankoa Crédit Agricole-eko Giza Baliabideen Zuzendaria da.
2000. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, Desira izoztuak (Elkarlanean) eta, geroztik, poesia, narratiba, haur eta gazte literatura, literatur kritika zein kazetaritza-lanak argitaratu ditu.
Ibaizabalen, Haur eta Gazte Literaturan argitaratutakoak hauek dira: Ondarruko piratak (Gaztetxo! 11), Ondarroako piraten abentura berriak (Gaztetxo! 12), eta Tita Tirita (Oker 6).
Margolariaren datuak:
MANU ORTEGA: Bilbo, 1971. Bizkaitar ilustratzaile eta komikigilea da eta Bartzelonan bizi da. Marrazkilari, diseinatzaile eta ikusentzunezko eragilea da. Arte Ederren ikasketak egin zituen Salamancan, Bilbon eta Kasselen. 1977. urtetik hona 120 liburu baino gehiago ilustratu ditu katalanez, euskaraz, gazteleraz, ingelesez edo frantsesez.
Ibaizabalen Max eta lehengusina txikia (Gaztetxo! 7) eta Ilargiko zaindariak (Gaztetxo! 30) argitaratu ditu.
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
Sustatzen diren balioak: Nor bere burua ezagutzea.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura. Ingurunearen Ezaguera
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Ana Urkiza.
Marrazkilaria: Manu Ortega.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 200 x 200 mm.
Orrialdeak: 24.
Zenbakia bilduman: 9.
Adina: 6 urtetik aurrera.