- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 6 urtetik aurrera
Haurrentzako Literatura
6 urtetik aurrera
Gaia:Hartz eta untxi baten arteko adiskidetasuna.
Girotzea: Baso bat, udaberrian.
Bildumaren laburpena:
Hartz eta Untxi lagun bitxiak dira. Ez dirudi ezer dutenik berdin; ordea, biek ikusiko dute elkarrekin daudenean bizitzan hobeto moldatzen direla.
Laburpena:
Untxi esnatu berri da, Hartzen koban negua eman ondoren. Bere gordelekura bueltatzean, Dortoka aurkitu du eta bertatik ateratzea lortzen du, oso astiro bada ere. Baina beste oztoporik ere aurkitzen du, udaberrian ere beste auzokide bat baitu basoan: okil berdea. Bere jarduera frenetikoa eta zuhaitzaren enborra zulatzean egiten duen zarata direla eta, Untxi urduri jartzen da eta Hartzengana doa, okil berdeari etengabeko mokokatzeari utzarazi diezaion.
Badirudi Untxi edozergatik sumintzen dela, eta hala esan dio Hartzek. Hori dela eta, Untxik bere jarreraren gainean hausnartuko du, eta gertatzen zaiona beste modu batera ikusten eta basoko gainerako animaliekin harremanetan jartzeaz gozatzen ikasiko du.
Egilearen datuak
JULIAN GOUGH 1966an jaio zen eta Irlandan hazi zen. Rock talde bateko abeslaria izan zen; poeta da, zenbait nobela argitaratu ditu, BBCko irratsaioetan parte hartzen du, eta Minecraft jokoaren amaieraren egilea da.
Egileari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Ilustratzailearen datuak
JIM FIELD irudigilea da, pertsonaien diseinatzailea eta animazio zuzendaria.
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bitonuak (berdea liburu honetarako), liburu bakoitzaren identitate indibiduala bultzatzen du.
• Gai eskatologikoak lantzen ditu, baina zakarra izan gabe, umorez.
• Liburuaren amaiera bat dator hurrengoaren hasierarekin.
Sustatzen diren balioak: Enpatia, desberdintasuna.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak, Gizarte Zientziak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Julian Gough.
Marrazkilaria: Jim Field.
Itzulpena: Edu Zelaieta Anta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 129 x 181 mm.
Orrialdeak: 112.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 6 urtetik aurrera.