X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Misterio erraldoia

Misterio erraldoia

Bilduma: IPUIN TXOROAK

ISBN: 9788491061953
Kodea: 119011

Salneurria
7,95 €

Agregar item al pedido
Gaia:Ipuin umoretsuak.
 
Girotzea: Ipuinen mundua edo gaurkotasuna, izenburu bakoitzaren arabera.
 
Laburpena:
Mirenek arazo bat du, arropa guztia bustita dago eta biharko behar du. Baina zortea du, izan ere, bere auzokideek lagundu egingo diote, zalantzarik gabe; horretarako, eraikin osoa solidarioz josi dute, eta bertan dabiltza, eskailerak gora eta behera. Kontakizunean, ez dakigu zergatik, baina protagonistak asko sufritzen du arropa hori guztia prest izateko. Misterioa beste bi protagonistek ebatziko dute irakurlearekin batera, testu gabeko irudia duten azken bi orrialdeetan: arropa zain duen erraldoien talde batentzat da. Erraldoiak eta buru handiak ikusiko ditugu zain, barruko arropetan, kezkati.
 
Egilearen datuak: LAIA MASSONSek Abacusen lan egiten du, eta haur eta gazteen literaturarekin duen harremanak animatu du umeen ipuinak idaztera. Hau da Ibaizabalekin argitaratu duen lehen ipuina.
 
Marrazkilariaren datuak: ROCIO BONILLAk publizitatearen munduan 2009ra arte lan egin zuen; orduan, irudigintzan lan egitea erabaki zuen.
 
Irudigilearen argibide gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• 5-8 urte bitarteko haurrentzako ipuin umoretsuen bilduma.
• Umorea, ironia eta surrealismo ukitua duten istorioak.
• Haurren literaturako prototipo klasikoei buelta ematen dieten kontakizunak.
• Elkarren osagarri bikainak diren egileak eta irudigileak.
 
Sustatzen diren balioak: Umorea, gauzak beste ikuspuntu batzuetatik ikusten ikastea, irudimenaren balioa.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Ingurunearen Ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Laia Massons.
Marrazkilaria: Rocio Bonilla.
Itzulpena: Edu Zelaieta Anta.
Marrazkiak: Koloretan.
Formatua: 215 x 215 mm.
Koadernaketa: Rustika.
Orrialdeak: 32.
Adina: 6 urtetik aurrera.