Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Kroketa pozoituak

Kroketa pozoituak

Bilduma: XEHERLOCK DETEKTIBEA

ISBN: 9788413701288
Kodea: 179625

Salneurria
10,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Xeherlock katu detektibea da, eta zenbait kasu ebazten ditu mundutik sakabanatuta dauden hirietan.
 
Girotzea: New York (1917).
 
Bildumako laburpena: Koloretan irudiztatutako haur nobela hauen protagonista Xeherlock katu detektibea da. Katu guztiek bezala, zenbait bizitza ditu, eta, haietako bakoitzean, jabe bat du eta, gainera, bere helmuga berria beti da sorpresa bat: Europa, Amerika… 1917an edo 1975ean. Esperientzia handia du eta, hala, beti ahaleginduko da aurrez aurre dituen misterioak ebazten.
 
Laburpena:
New York, 1917. Txakurren talde batek katuen beste bati aurka egin dio: Ed bazter-nahasleak, txakur belarriluze batek, Kattuccinitarren klanari haien kroketak pozoitu izana leporatu dio. Xeherlock, bien artean bakea jarri nahian, kasua ikertzen ari da.
 
Egilearen datuak:
 
SÉBASTIEN PEREZ: Beauvaisen (Frantzia) jaio zen 1975ean. 2007an ekin zion bere ibilbideari egile gisa. Benjamin Lacombe, Sophie de la Villefromoit edo Justine Brax bezalako frantziar marrazkilari handiekin lan egiten du. Sorginen, maitagarrien edo superheroien unibertsoa bezalako gai aberats eta desberdinak aztertzea gustatzen zaio, eta Peter Pan bezalako pertsonaia mitiko eta alaien misterioetan sakontzea. Bere testuetan istorioa eta fikzioa nahasten dira; umorea, sarritan, zinismora hurbiltzen da oroimena, tolerantzia eta ekologia bezalako gai handiak hobeto zerbitzatzeko.
 
Ibaizabalen Perrexiltxoren lorategia bilduma eta honako album hauek argitaratu ditu: “Maitagarrien belarrak”; “SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak”; “Herensugeen semea”; “Pirata bihotza” eta “Azken otsoa”.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
BENJAMIN LACOMBE: (Paris, 1982). Parisko Dekorazio Arteen Goi Mailako Eskola Nazionalean ikasi zuen, eta publizitatean eta animazioan egin du lan. Komikiak eta haurrentzako nahiz gazteentzako liburuak ilustratzen ditu.
 
Ibaizabalen “Maitagarrien belarrak”, “Edurnezuri”, “Urretxindorra”, “Ondine”, “Swingign Christmas”, “Madama Butterfly” eta “SuperHeroiak eta orburu gorrotogarriak” argitaratu ditu.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurleentzako bilduma berria eta dibertigarria, Sébastien Perez eta Benjamin Lacombe egile arrakastatsuen eskutik.
Ekintza garai eta leku desberdinetan gertatzen da, eta animalia atseginak ditu protagonista.
Umorea, jakin-mina eta asmamena dira Xeherlock detektibea protagonista duten abenturen ezaugarri nagusietako hiru.
• Sébastien Perez idazleak umorea eta fantasia konbinatzen dituzten istorioak asmatzea du gogoko.
Benjamin Lacomberen koloretako ilustrazioek txakurrak eta katuak marrazteko duen grina erakusten dute (batik bat bereak, beti agertzen dira eta, nolabait, bere liburuetan).
 
Gaikako kategoria: Abentura | Misterioa / Intriga | Umorea | Gizartea / Historia / Mundu garaikidea.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Arraza-aniztasuna, kultura-aniztasuna | Enpatia, eskuzabaltasuna | Zintzotasuna, leialtasuna | Bakea, askatasuna, justizia | Osasuna, ohitura osasungarriak | Umore sena | Ausardia, irmotasuna.
 
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Gizarte zientziak | Hizkuntza eta Literatura | Hizkuntza klasikoak eta atzerrikoak | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sébastien Perez.
Marrazkilaria: Benjamin Lacombe.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 140 x 190 mm.
Orrialdeak: 80.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 7 urtetik aurrera.