X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Izarra eta astoa

Izarra eta astoa

Bilduma: TXIRRISTA

ISBN: 978-84-9106-125-0
Kodea: 110250

Salneurria
9,60 €

Agregar item al pedido
Laburpena:
Gaueko zeru ilunean gaizki itsatsita zegoen izar txiki bat askatu eta Lurrera jausi zen.
Ez zuen, ordea, edonon lur hartu. Planetako toki posible guztietatik...ezetz asmatu zein aukeratu zuen!
 
Egileen datuak:
TXABI ARNAL OHOko irakasle diplomatua, Giza-Zientziak berezitasunean. Geografian eta Historian lizentziatua. Irakaslearen Unibertsitate Titulu Ofiziala, Haur Hezkuntza berezitasunean. Gaur egun Haur Hezkuntzako irakaslea Gasteizen. IBAIZABALen hainbat liburu argitaratu ditu: Elefante maitemindua (Oker), Marixa poetisa (Matxinsalto), Ardiak zenbatzen lorik hartzen ez baduzu... (Matxinsalto) eta Noeliaren arka (Gaztetxo).
 
LEIRE ARANO Zumaian jaio zen, 1971n, eta Zumaian bizi da, itsasoaren ertzean beti, eta itsasoari begira. Tximeleta da ikasketaz, lorez lore asko usaindu baina ezer bukatu gabea: enpresa-ikasketak, filosofia, psikologia… Lanbidez, berriz, itzulpengintzan aritu da azken hamar eta koska urtean, eta horretan dihardu orain ere, euskarara testuliburuak ekartzen batik bat, gaztelaniatik beti. IBAIZABALen Betiko atzo? lanarekin 2015eko Peru Abarka Saria irabazi eta argitaratu du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
 
Sustatzen diren balioak: Nor bere burua ezagutzea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Igurunearen Ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua
Egilea: Txabi Arnal
Marrazkilaria:  Jon Gil
Marrazkiak: Koloretan
Koadernaketa: Rustika
Formatua: 200x200 mm
Orrialdeak: 24
Zenbakia bilduman: 4
Adina: 6 urtetik aurrera