Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Izaroren izarra

Izaroren izarra

Bilduma: TXIRRISTA

ISBN: 9788491069720
Kodea: 173355

Salneurria
10,60 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Neskatotxo batek hondartzan igarotako egun batean, ingurugiroarekiko ezagutza itzela garatuko du.
 
Girotzea: Hondartza bat.
 
Laburpena:
Izaro hondartzan dago, bere hondarrezko gaztelua bukatu berri, pozez gainezka. Halako batean olatu bat etorri eta bere gaztelua zeharo desegingo ez du ba! Baina, naiz eta hasiera batean Izarok disgustu itzela hartzen duen, laster gurasoen gomendioei esker, dena ulertuko du, eta, agian ez zen olatuaren errua izango…
 
Egilearen datuak:
 
MARIBEL AIERTZA: Etxebarrian jaioa, Berriatuan bizi da. Testugintzan aritzen da. Argitalpen Hoberenaren Euskadi saria irabazi zuen 1989 urtean “Lertxundi, euskaradun arte unibertsala” saiakera liburuarekin.
Herriko Urepel aldizkariko koordinatzaile eta erredaktore ere izan zen.
Literatur sorkuntzan 2010ean argitaratu zuen lehen fikziozko liburua, “Tigreak hondartzan” eleberria.
 
Ibaizabalen “Mara eta izar-saltzailea” (Matxinsalto 45. zk.) eta “Jauregiko sekretua” (GAZTETXO! 33. zk.) argitaratu ditu.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
AITZIBER ALONSO: (Donostia, 1971) euskal ilustratzailea da, orain arte, batez ere Haur eta Gazte Literaturako liburuak ilustratu izan ditu. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta marrazkilaritzan espezializatu zen. Bestalde, argazkilaritza, infografia eta multimedia bezalako arloak ere sakondu ditu.
 
Ibaizabalen honako liburuak argitaratu ditu: Begiak itxita hegan (Txirrista, 5), Tita tirita (Oker, 6), Agur, ama! (Oker, 12), Herriko mamuak (Matxinsalto, 28), Printzesa politaren sekretua (Matxinsalto, 36), Mutiko deabrua (Matxinsalto 41), Santurtziko mamuak (Matxinsalto, 42) eta Lagun berezi bat(Gaztetxo!, 10).
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Umeen irudimena sustatzeko eta bultzatzeko kontakizun eredugarriak.
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Xarma bereziz doitzen du egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma hau, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
 
Gaikako kategoria: Naturarekiko errespetua, bizikidetzaren kontzeptua, ingurugiroarekiko kontzientzia.
 
Sustatzen diren balioak: Itsasoa, hazkunde pertsonala, irudimena, kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren babesa, ikerketa, maitasuna, sormena.
 
Ezaguera arloak: Sentimenduak | Ekologia/ingurumena | Diziplina artistikoak | Hizkuntza eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Maribel Aiertza.
Marrazkilaria: Aitziber Alonso.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 200 x 200 mm.
Orrialdeak: 24.
Zenbakia bilduman: 11.
Adina: 6 urtetik aurrera.