Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Izan zuhaitz!
Produktu berria

Izan zuhaitz!

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-1370-176-9
Kodea: 181249

Salneurria
15,50 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Gizakien eta zuhaitzen arteko antzekotasunak eta babesteko beharra.
 
Girotzea: Gaur egun, kokapen zehatzik gabe.
 
Laburpena:
Jarri zutik, tente-tente. Luzatu zure adarrak eguzkirantz. Utzi sustraiei lurrean kiribiltzen. Hartara, tinko eutsiko dizute. Ikusi zeure burua: zuhaitza zara. Eta orain, begiratu zure ingurua. Ez zaude bakarrik. Zuhaitz askoren artean zaude. Horrela, elkarrekin, basoa izango zara.
 
Naturaren, eta izaki bizidunekin batera eta haiek errespetatuz bizitzearen aldeko arrazoibidea. Joaquín Araújo naturalista entzutetsuaren epilogoa du amaieran
 
Egileren datuak:
Maria Gianferrari: Fikziozko eta zabalkunderako haur liburuen egilea da. Azken horien tematika natura mundua izan ohi da.
 
Marrazkilariaren datuak:
Felicita Sala: Egile eta ilustratzaile italiarra da; Erroman bizi da. Zenbait liburu ilustratu eta album argitaratu ditu, eta zenbait sari jaso ditu. Ibaizabalen Ezkutalekua argitaratu du, ilustratzaile lanetan
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Lehen orrialdeetan, egileak testu lirikoa sortu du; album bat bezalakoa da, eta, haren bidez, irakurlea zuhaitzen inguruko ezagutza izan dezaten lortu nahi da, zuhaitzak zaintzeak duen garrantziaz eta gizakiekin dituzten antzekotasunez ohar daitezen (gure besoak eguzkiaren bila altxatzen diren bi adar dira; gure oinak sustraiak dira, eta erroak behar dituzte, indartsu hazteko; elkarrekin basoa osatzen dugu…).
  • Azken orrialdeetan, egilearen gutun bat, zuhaitzaren eta haren atalen deskribapen anatomiko bat eta erraz gauzatzeko ekintza proposamen batzuk jasotzen dira, ingurumena eta zuhaitzak babesten laguntzeko.
  • Barruan, zabalgarri bat du.
  • Ilustrazio oso koloristak, gizaki eta zuhaitzen arteko antzekotasunak eta izaki bizidun guztiok elkarrekin bizitzeko dagoen beharra ulertzen laguntzeko.
  • Liburuaren amaieran, Joaquín Araújo naturalista, kazetari eta idazle entzutetsuaren epilogoa dago.
 
Gaikako kategoria: Sentimenduak / Emozioak | Ekologia / Ingurumena | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Kontsumo-ohiturak.
 
Ezaguera arloak: Zientzia fisiko-naturalak | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Maria Gianferrari.
Marrazkilaria: Felicita Sala.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 215 x 288 mm.
Orrialdeak: 56.
Adina: 6 urtetik aurrera.