Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Ilusioaren indarra
Produktu berria

Ilusioaren indarra

Bilduma: ZIRIMIRI

ISBN: 978-84-1370-213-1
Kodea: 188488

Salneurria
10,30 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Lur irudimen handiko haurra da, baina arazo txiki bat du: askotan, lotsaren munstroak hitza kentzen dio, tak! Halakoetan kosta egiten zaio gauzak azaltzea. Baina Lurren familian ongi dakite hitzez bakarrik ez, bestela ere modu askotan konta daitezkeela gauzak: marrazkiak eginez, adibidez…
 
Girotzea: Ametsen mundua, eta ume baten ingurugiroa (eskola, etxea, logela, jolaslekua,…).
 
Laburpena:
Lur izeneko haur batek sekulako ametsak izaten ditu, hortaz, beti oso pozik joaten da lotara. Amets horiek bere lagun Soperi eta Lanari kontatzera doanean, ordea, lotsaren munstroak hitza lapurtzen dio.
Orduan Lurrek komunikatzeko beste modu batzuk bilatzen ditu: mozorroak, musika, marrazkiak…
Soperekin eta Lanarekin dagoenean, komunikatzea kostatzen zaiola ere ahaztu egiten zaio, izan ere haiekin oso pozik eta gustura aritzen da jolasean.
Lana surfeko irakaslea da, eta Sope albaitaria, eta batzuetan hirurak animaliei laguntzera joaten dira. Egun horietako batean, ordea, Lanak eta Sopek ezin zieten animaliei lagundu, eta biak oso triste zeuden. Orduan Lurrek marrazki alai eta pozgarriak egiten hasi zen, eta horiek Soperi eta Lanari azaltzeko orduan, hitz eta hitz egiten hasi zen, konturatu gabe bere lotsa gaindituz. Orduan konturatu zen Lur, denok daukagula ingurukoei poza emateko gaitasuna.
 
Egilea eta marrazkilariaren datuak:
Jorge Llanos Gil (Llangil) Arte Ederretako ikasketak egin zituen EHUn. Kontakizun laburren sorkuntza eta arte plastikoetako irakasle lana uztartzen ditu. Bere sormen literarioaren interesa lengoaia plastiko baten garapenean oinarritzen da, irakurleari bere irudien eta bere kontakizun laburren, irudimenaren eta ilusioaren ahalmena, guztiok barruan daramaguna, transmititzeko.
 
Ilusioaren indarra (2022) bere bigarren lana da. Bere lehen obra Obi (2015) da.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Umeen irudimenaren sustapena, natura eta egunerokotasuneko elementuen bitartez.
  • Pluralitatea eta ideologien arteko ulermena lantzen da.
  • Haurrek haien estimulu eta intuizioaren bitartez mundua ikertzeko gaitasuna.
  • Lagunekiko eta familiarekiko maitasuna eta errespetua garatzea.
  • Ametsak eta desioak jarraituz gero, azkenean gure helburuak lor ditzakeguela erakusten duen kontakizuna.
 
Sustatzen diren balioak: Hazkunde pertsonala, ametsen mundua, irudimena, autoestimua, nork bere burua gainditzea, lagunartekotasuna, bizikidetasuna, gatazken konponketa, naturarekiko maitasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Jorge Llangil
Itzultzailea: Xabier Olaso
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 210 x 230 mm.
Orrialdeak: 24
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 7 urtetik aurrera.