X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Iker ikerlariaren iratzargailua

Iker ikerlariaren iratzargailua

Bilduma: TXIRRISTA

ISBN: 9788491062394
Kodea: 119047

Salneurria
9,60 €

Agregar item al pedido
Gaia: Irudimenaren indarra egoera berriak sortzeko.
 
Girotzea: Baserrian. Gaur egun.
 
Laburpena:
Pentsa ezazu soka bat duzula, eta baserriko hainbat animalia. Horiekin guztiekin gauza izango zinateke zerbait asmatzeko? Bada, ezineskoa dirudien arren, Iker Ikerlariak iratzargailu bat asmatu zuen. Ikusi nahi duzu?
 
Egilearen datuak:
 
XABIER OLASO: Otxandio, 1964. Gasteizen bizi da mutikotatik. Irakasle ikasketak egin zituen Euskal Filologia berezitasunean eta irakaslea da gaur egun lanbidez. Hainbat libururen egilea da, bai helduentzat eta baita haurrentzat ere. Helduen literaturaren kasuan poesia jorratu du batik bat egun arte. Haur literaturaren esparruari dagokionez, berriz, zenbait ipuin, igarkizun eta poema liburu eman ditu argitara. 2.005. urtean Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen Pupuan trapua poema liburuari esker.
 
Marraskilariaren datuak:
 
ESTIBALITZ JALON: 1.984. urtean jaio zen eta Ilustrazio ikasketak egin zituen Logroñon Diseinuko Goi mailako Ikastetxean. Bi urtez jarraian Laudioko Ilustrazio saria irabazi zuen, eta 2009an III. Etxepare Beka irabazi zuen euskaraz egindako haurrentzako album proiektu onenari “Katalina kontalari” liburuarengatik. 2010. Urtean erakusketa berezi batean parte hartzeko aukeratua izan zen “Gaurko 100”: Estatu Espainiarreko haur eta gazte literaturako idazle eta ilustratzaileak, IBBYren 32. Nazioarteko Biltzarrean. 2013 eta 2014 urteetan, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko haurrek JUUL saria eman zioten, euren ilustratzaile gustukoenetako bat bezala aukeratu eta gero. Sari hau oso berezia izan zen berarentzat, literatura hauteskunde batzuetan parte hartu ondoren, saria haurrek ematen zutelako.
 
Ibaizabalekin honako liburu hauek argitaratu ditu: Xirripin fantasmatxoaSalimarentzat opariaTxerrikumeen abenturakEskola sorgindua, eta Iker ikerlaria.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
 
Sustatzen diren balioak: Irudimenaren garrantzia, istorioak sortzeko gaitasuna, adiskidetasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura; Ingurunearen ezaguera.
 
Abestia: Ikerrek badu bere abestia. Abestu berarekin! Abestia behera jaisteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Abestiaren letra ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Xabier Olaso.
Marrazkilaria: Estibalitz Jalon.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 200 x 200 mm.
Orrialdeak: 24.
Zenbakia bilduman: 7.
Adina: 6 urtetik aurrera.