X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Hur, Lur eta Ur
Produktu berria

Hur, Lur eta Ur

Bilduma: TXIRRISTA

ISBN: 978-84-1370-177-6
Kodea: 182546

Salneurria
10,00 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Naturaren indar sortzailea eta irudimenaren garapena.
 
Girotzea: Euskal Herriko mendi eta errekak.
 
Laburpena:
Basajaunek ongi daki nola zaindu basoak eta mendiak, nola sendatu natura gaixorik dagoenean. Oraingoan Hur txikiak lagunduko dio Lur lehorrean Ur aurkitzen, mendi lehortua berriro landarez janzteko. Lortuko ote dute? Mitologiak eta naturaren botereak bat egiten dute kontakizun honetan.
 
Egilearen datuak:
 
ANTTON KAZABON: Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle, hogeita gehiago urte. Zuzendari ere izandua. Bertako bertso eskolaren sortzaile eta hango irakasle 1980ko hamarkadan. Beste zenbait idazlerekin elkarlanean, hainbat libururen egile.
 
Gipuzkoako ikastolen elkartean hiru urtez lanean aritua, Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektuan. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Bertso jaialdietan gai-jartzaile lanetan aritua eta aritzen dena. Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken bertsolari txapelketetan epaile lanetan aritua eta dabilena.
 
Ibaizabalen hainbat liburu argitaratu ditu: Zipriztin berriak (Oker, 10), Momolo (Matxinsalto, 14), Ttantto (Matxinsalto, 35), Elurretako leopardoaren bila (Matxinsalto, 40), Manta belaunetan (Gaztetxo!, 22), Haizearen izena (Ekin, 41), Maitez eta minez (Ekin, 32), Isilik kantatzeko (Ekin, 35), Gixela nire laguna da (Txirrista, 8) eta Kantu bat Alikarentzat (Ekin, 46).
 
Marrazkilariaren datuak:
 
ENRIQUE MORENTE: Galdakaon jaio zen 1968an. EHUn Arte Ederretan Lizentziatua. Marrazki bizidunetan hasi zen, hainbat estudiotan lan eginez, eta gaur egun jarduera hori eta ilustrazioa lantzen ditu. Ikasliburuak, haur eta gazte literatura, jokoak eta abar marrazten ditu.
 
Ibaizabalen hainbat ipuin ilustratu ditu: Txokolatezko pastela (Matxinsalto, 52), Itsasoa edan dut (Txirrista, 1), Elorriren irribarrea (Oker, 4), Olatu guztien gainetik (Oker, 11), Txokolatezko pastela (Matxinsalto, 52) Han-hemengo ipuinak (Matxinsalto, 8), Printzesen eskola (Matxinsalto, 17), Itsasoaz bestaldeko ipuinak (Matxinsalto 26), Guo Suang, Txinako laguna (Matxinsalto, 31) eta Siberiako neskatila ausarta (Matxinsalto, 59).
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Umeen irudimena sustatzeko eta bultzatzeko kontakizun eredugarria.
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Xarma bereziz doitzen du egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma hau, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
 
Gaikako kategoria: Naturarekiko errespetua, bizikidetzaren kontzeptua, ingurugiroarekiko kontzientzia.
 
Sustatzen diren balioak: Naturarekiko maitasuna, ingurugiroa ulertzea, barne hazkuntza, irudimenaren garrantzia eta sustapena, istorioak sortzeko gaitasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura | Naturaren Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Antton Kazabon.
Marrazkilaria: Enrique Morente.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 200 x 200 mm.
Orrialdeak: 24.
Zenbakia bilduman: 12.
Adina: 6 urtetik aurrera.