X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Herensugeen semea

Herensugeen semea

Bilduma: ALBUMAK

ISBN: 9788491064428
Kodea: 119457

Salneurria
15,40 €

Agregar item al pedido
Gaia: Bakoitza den modukoa izatea lortzeko borroka.
 
Girotzea: Dragoien eta erreinuen mundu fantastikoa.
 
Laburpena: Hura bai hegaldi miresgarria! Haiek bai letagin zorrotzak: tigre zuriarenak baino zorrotzagoak. Haien atzaparrak gai ziren edozein arbola sustraitik ateratzeko. Bakar baten orroak nahikoa ziren isiltasun guztiak apurtzeko. Eta eztarritik jaurtitzen zuten sua bezalakorik ez. Herensugeei begira, Yomon liluratuta egoten zen. Irrikaz zegoen haietako bat izateko.
 
Egilearen datuak:
Sébastien Perez (Beauvais, 1975) liburu egile frantses ezaguna da. Idazteko duen grina horretatik, fantasia eta umorea nahasten dituzten ipuinak sortzen ditu. Bere testuetan oroimena eta tolerantzia balioak txertatzen saiatzen da, besteak beste.
 
Ibaizabalen honako liburu hauek argitaratu ditu: Maitagarrien belarrak; SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Irudigilearen datuak:
Justine Brax irudigile frantsesa da eta Ikusizko Komunikazioko irakaslea.
 
Irudigileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Formatu handiko liburua, irudiz josita eta fosforito koloreko motiboz apainduta.
• Testuak norbera den modukoa izateko borroka egiteak nolako garrantzia duen transmititzen du.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia / Identitatearen bilaketa / Elkarbizitza, gatazkak konpontzea / Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia / Sormena, irudimena, autonomia pertsonala / Ausardia, irmotasuna.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Arte-disziplinak, Giza zientziak, Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sébastien Perez.
Zuzendaritza artistikoa: Benjamin Lacombe.
Itzulpena: Patxi Zubizarreta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 285 x 355 mm.
Orrialdeak: 40.
Adina: 7 urtetik aurrera.