X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Gixela nire laguna da

Gixela nire laguna da

Bilduma: TXIRRISTA

ISBN: 9788491064459
Kodea: 119569

Salneurria
9,05 €

Agregar item al pedido
Gaia: Gixela neska itsua da. Begiekin ikusi ezin duena eskuekin, usaimenarekin, entzumenarekin edota gauzak dastatuz ikusten ditu. Hala ere, batzuetan triste egoten da desberdin sentitzen delako.
 
Girotzea: Gaur egun. Eskolan eta etxean.
 
Laburpena:
Usaimen eta entzumen oso finak ditu Gixelak. Gauzak ukitzea asko gustatzen zaio. Haren liburuak puntutxoz beterik daude. Batzuetan triste egoten da. Ba al dakizu zergatik?
 
Egilearen datuak:
 
ANTTON KAZABON: Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle, hogeita gehiago urte. Zuzendari ere izandua. Bertako bertso eskolaren sortzaile eta hango irakasle 1980ko hamarkadan. Beste zenbait idazlerekin elkarlanean, hainbat libururen egile.
 
Gipuzkoako ikastolen elkartean hiru urtez lanean aritua, Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektuan. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Bertso jaialdietan gaijartzaile lanetan aritua eta aritzen dena. Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken bertsolari txapelketetan epaile lanetan aritua eta dabilena.
 
Ibaizabalen hainbat liburu argitaratu ditu: Elorriren irribarrea (Oker), Zipriztin berriak (Oker), Momolo (Matxinsalto), Azkeneko txantxana (Matxinsalto), Ttantto (Matxinsalto), Elurretako leopardoaren bila (Matxinsalto), Manta belaunetan (Gaztetxo!), Urtziren diarioa (Gaztaro), Txara txikia (Gaztaro), Anpolai gorriak (Gaztetxo!), Haizearen izena (Ekin), Txoria txori (Ekin), Maitez eta minez (Ekin), eta Isilik kantatzeko (Ekin).
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guziak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, enpatia, lagunen garrantzia eta maitasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Antton Kazabon.
Marrazkilaria: Maite Mutuberria.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 200 x 200 mm.
Orrialdeak: 24.
Zenbakia bilduman: 8.
Adina: 6 urtetik aurrera.