Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Gauza misteriotsua

Gauza misteriotsua

Bilduma: HARTZ ETA UNTXI

ISBN: 978-84-9106-468-8
Kodea: 149287

Salneurria
12,90 €

Agregar item al pedido
Gaia:Hartz eta untxi baten arteko adiskidetasuna.
 
Girotzea: Baso bat, udaberrian.
 
Bildumaren laburpena:
Hartz eta Untxi lagun bitxiak dira. Ez dirudi ezer dutenik berdin; ordea, biek ikusiko dute elkarrekin daudenean bizitzan hobeto moldatzen direla.
 
Laburpena:
Gauza misteriotsu batek lur hartu du Hartz eta Untxi bainatzen ari ziren aintziran. Alaitu ala kezkatu beharko lukete? Hontz txiki samurra da ala munstro gosetia? Aurkitu ote du Untxik bereak baino ohitura okerragoak dituen izakirik? Untxik argi duela dirudi, baina bere bizitzako egunik onena txarrena bihurtzen denean Hartzen laguntza beharko du…
 
Egilearen datuak
 
JULIAN GOUGH 1966an jaio zen eta Irlandan hazi zen. Rock talde bateko abeslaria izan zen; poeta da, zenbait nobela argitaratu ditu, BBCko irratsaioetan parte hartzen du, eta Minecraft jokoaren amaieraren egilea da.
 
Egileari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Ilustratzailearen datuak
 
JIM FIELD irudigilea da, pertsonaien diseinatzailea eta animazio zuzendaria. Ibaizabalen, Hartz eta Untxi bildumaz gain, beste album hau ere argitaratu du: Barruko lehoia.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburuak zabalkunderako alderdiak lantzen ditu, literatura narraziotik.
• Pertsonaiak ondo karakterizatuta daude, eta, hori dela eta, irakurlea hurbildu egiten da horietara.
• Testuak umorea eta ironia ditu oinarri.
• Irudi adierazgarri eta dinamikoak, umore inplizitua ulertzeko bide ematen dutenak.
• Bitonuak (horia liburu honetarako), liburu bakoitzaren identitate indibiduala bultzatzen du.
• Umorez aztertzen ditu egunerokotasuneko gaiak, besteak beste, besteen portaerak eragiten digun haserrea, aurreiritziak edo segurtasunik eza.
• Liburuaren amaiera bat dator hurrengoaren hasierarekin.
 
Sustatzen diren balioak:Adiskidetasunaren garrantzia. Gatazken ebazpena. Enpatia. Desberdintasuna. Gure ekintzen ondorioak.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Julian Gough.
Marrazkilaria: Jim Field.
Itzulpena: Edu Zelaieta Anta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 129 x 181 mm.
Orrialdeak: 112.
Zenbakia bilduman: 3.
Adina: 6 urtetik aurrera.