Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Erasoa Sa Murai katuen herrialdean

Erasoa Sa Murai katuen herrialdean

Bilduma: XEHERLOCK DETEKTIBEA

ISBN: 978-84-1370-216-2
Kodea: 188604

Salneurria
10,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Xeherlock katu detektibea da, eta zenbait kasu ebazten ditu mundutik sakabanatuta dauden hirietan.
 
Girotzea: Tokio (Japonia), 2020an.
 
Bildumako laburpena: Koloretan irudiztatutako haur nobela hauen protagonista Xeherlock katu detektibea da. Katu guztiek bezala, zenbait bizitza ditu, eta, haietako bakoitzean, jabe bat du eta, gainera, bere helmuga berria beti da sorpresa bat: Europa, Amerika… 1917an edo 1975ean. Esperientzia handia du eta, hala, beti ahaleginduko da aurrez aurre dituen misterioak ebazten.
 
Laburpena:
Izua zabaldu da Tokion! Madarikazio batek hiria hartu du, eta katuak estatua bilakatzen ditu. Xeherlock ikertzen hasi da, egia jakiteko. Xeherlock eta haren lagunak prest daude edozertarako, baita Sa Murai katu izugarriei aurre egiteko ere!
 
Egilearen datuak:
SÉBASTIEN PEREZ: Beauvaisen (Frantzia) jaio zen 1975ean. 2007an ekin zion bere ibilbideari egile gisa. Benjamin Lacombe, Sophie de la Villefromoit edo Justine Brax bezalako frantziar marrazkilari handiekin lan egiten du. Sorginen, maitagarrien edo superheroien unibertsoa bezalako gai aberats eta desberdinak aztertzea gustatzen zaio, eta Peter Pan bezalako pertsonaia mitiko eta alaien misterioetan sakontzea. Bere testuetan istorioa eta fikzioa nahasten dira; umorea, sarritan, zinismora hurbiltzen da oroimena, tolerantzia eta ekologia bezalako gai handiak hobeto zerbitzatzeko.
 
Ibaizabalen Perrexiltxoren lorategia bilduma eta honako album hauek argitaratu ditu: “Maitagarrien belarrak”; “SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak”; “Herensugeen semea”; “Pirata bihotza” eta “Azken otsoa”.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
BENJAMIN LACOMBE: (Paris, 1982). Parisko Dekorazio Arteen Goi Mailako Eskola Nazionalean ikasi zuen, eta publizitatean eta animazioan egin du lan. Komikiak eta haurrentzako nahiz gazteentzako liburuak ilustratzen ditu.
 
Ibaizabalen “Maitagarrien belarrak”, “Edurnezuri”, “Urretxindorra”, “Ondine”, “Swingign Christmas”, “Madama Butterfly” eta “SuperHeroiak eta orburu gorrotogarriak” argitaratu ditu.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Lehen irakurleentzako bilduma dibertigarriko liburu berriak, Sébastien Perez eta Benjamin Lacombe egile arrakastatsuen eskutik.
  • Ekintza zenbait garaitan eta lekutan gertatzen da. Animalia atsegin batzuk dira protagonistak.
  • Umorea, jakin-mina eta asmamena dira Xeherlock detektibea protagonista duten abenturen ezaugarri nagusietako hiru.
  • Sébastien Perez idazleak umorea eta fantasia konbinatzen dituzten istorioak asmatzea du gogoko.
  • Abentura autokonklusiboak dira. Modu independentean irakur daitezke.
  • Benjamin Lacomberen koloretako ilustrazioek txakurrak eta katuak marrazteko duen grina erakusten dute (batik bat bereak, beti agertzen dira eta, nolabait, bere liburuetan).
 
Gaikako kategoria: Abentura | Misterioa / Intriga | Umorea | Gizartea / Historia / Mundu garaikidea.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Arraza-aniztasuna, kultura-aniztasuna | Enpatia, eskuzabaltasuna | Zintzotasuna, leialtasuna | Bakea, askatasuna, justizia | Umore sena.
 
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Gizarte zientziak | Hizkuntza eta Literatura | Hizkuntza klasikoak eta atzerrikoak | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sébastien Perez.
Marrazkilaria: Benjamin Lacombe.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Rustika.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 140 x 190 mm.
Orrialdeak: 80.
Zenbakia bilduman: 4.
Adina: 7 urtetik aurrera.