X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Doroteo eta Eliseo bilaketa zoro batean

Doroteo eta Eliseo bilaketa zoro batean

Bilduma: ALBUMAK

ISBN: 9788491064527
Kodea: 119668

Salneurria
14,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Animaliei eta beren habitatei buruzko informazioa, eta behaketarako jarduera eta jolasak.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
Doroteo eta Eliseo espezie ezezagun baten bila doaz, esploratzaile famatu bilakatu nahi dute eta. Tximeleta bitxia aurkitu dute eta tximeletaren atzetik dabiltza liburu osoan zehar. Orrialde bikoitz bakoitzean, bi pertsonaiek tximeletarekin lotutako abentura bat bizi dute. Orrialde bikoitz bakoitzean, gainera, geografia eta inguru natural desberdinak ageri dira: desertuak, paisaia elurtuak, oihan tropikalak, itsaspeko hondoa… Abenturak aurrera egin ahala, irakurleak protagonistekin batera daude eta igarkizunak asmatu behar dituzte eta jolas eta erronkei aurre egin.
 
Egilearen datuak:
 
LOMP (Alemania, 1973) irudigilea eta diseinatzaile grafikoa da. Agentzia, argitaletxe eta ekitaldien marketin enpresekin lan egiten du, besteak beste. Haur literaturan da aditua, eta bere lana nabarmentzekoa da, erabiltzen dituen adierazgarritasunagatik, koloreengatik eta umore senagatik.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburuabehaketarako jolasa da.
• Irudizko animalia baten fikzioa eta animalia errealei buruzko informazioa nahasten ditu.
• Irakurleek arreta xehetasunei eskaintzea lortu nahi du, eta irakurleek begiratu batean zailak edo logika gutxikoak diruditen bilaketak egitea, eta jolasak ebaztea.
• Aniztasun biologikoa erakusten du, eta horrek informazio asko ematen du, modu atseginean.
• Informazioa istorio atsegin batekin batera doa, bi esploratzaile sinpatiko eta zoroen bidaiariei buruzko istorioarekin. Istorio hori da liburuaren bizkarrezurra.
• Ilustrazio eta diseinu oso dinamikoak eta koloretsuak, umore ukitua dutenak.
 
Sustatzen diren balioak: Jakiteko nahia, ezagutza; kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zainketa; Erantzukizuna, zentzu kritikoa; Elkartasuna; Adiskidetasuna.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Natura zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Lomp.
Itzulpena: Uxoa Iñurrieta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 258 x 330 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 6 urtetik aurrera.