X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Burua auzoan

Burua auzoan

Bilduma: ZUHAITZ-ETXEKO ISTORIOAK

ISBN: 978-84-9106-643-9
Kodea: 163534

Salneurria
14,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Albertek irudimena oso garatuta dauka, hain garatuta non beti daukan “burua auzoan” galduta. Irudimen horri esker asteko egun bakoitzean abentura bat biziko du, bere lagun Ana bidaide duela.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
«Albert, burua auzoan duzu!», sarritan esaten diote. Sukaldeko mahaian eserita edo eskolan dagoela, Albert ametsetan galtzen da. Kontzentratzen da, eta ahalegintzen da oinak lurrean izaten, baina buruak ihes egiten dio. Astelehenean, ikertzaile lanetan dabil; asteartean, herensugearen kontra borrokan; ostegunean, hegan doa apo baten bizkarrean... Zer egin? Ametsik gabeko bizitza ez da batere dibertigarria.
 
Egilearen datuak:
 
SÉVERINE VIDAL: Frantzian jaio zen 1969an. Hainbat urtetan ikaskuntzan lan egin ondoren, 2011tik aurrera liburuen sorkuntzan zentratu du bere jarduera profesionala. Hainbat arlo ezberdin jorratu ditu; adibidez eleberriak, komikiak, ipuinak, ... Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira eta horietako asko sarituak ere.
 
Idazleari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
PAULINE COMIS: Estienne-eko marrazkilaritza eskolan lizentziatua 2006an. Bere ilustrazioak original bezain poetikoak izan ohi dira. Bere estiloaren adierazgarrietako bat, marrazki eta “collage”-aren arteko konbinazioa da. Montpellier-en dauka lantegia, eta han ematen du eguna zirri-marra artean.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Norberaren buruarekiko segurtasuna.
• Irudimena.
• Helburuak lortzeko ahalegina.
• Helduen aholkuak entzutea.
 
Sustatzen diren balioak: Lagun arteko harremana, bizikidetza, irudimena, umorea eta errespestua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Séverine Vidal.
Marrazkilaria: Pauline Comis.
Itzulpena: Antton Garikano.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 270 x 200 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 4.
Adina: 6 urtetik aurrera.