Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Brunok ez du eskolara joan nahi
Produktu berria

Brunok ez du eskolara joan nahi

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail GORRIA

ISBN: 978-84-1370-214-8
Kodea: 188489

Salneurria
10,80 €

Agregar item al pedido
Gaia: Brunok ez du eskolara joan nahi, bere lagunik onena gaixorik dagoelako.
 
Girotzea: Ikastetxe bateko patioan.
 
Laburpena:
Gaur Bruno ez doa pozik eskolara. Lagun mina gaixo dago eta ez daki norekin jolastuko den atsedenaldian. Kostatu egiten zaio lagunak egitea. Ez da ondo moldatzen futbolean edo kartetan. Ezta abesten ere. Hala ere, irakasleak irtenbidea eman dio: Zer daki egiten Brunok inork baino hobeto?
 
Irribarre batekin lotsa gainditzeko istorio bat.
 
Egilearen datuak:
Pau Roigé Gargallo: (Bartzelona 1992). Lanbide karrera osoa idazten eman du. Edinburgon gidoiaren eremuan espezializatu ondoren, testuak argitaratu ditu Time Out Barcelona-n eta BCN Més-en; gastronomiaz idazten du Un Buen Día en Barcelona-n, gidoilaria izan da SER Catalunyan eta monologoak egin ditu zenbait eszenatokitan. Umorea beti dago presente bere lanetan, dela irakurleari barrea eragiteko dela istorioari nolabaiteko dramatismoarekin kontraste komikoa emateko, liburu honetan bezala; liburu hau izan da haur literaturan egile gisa eginiko estreinaldia.
 
Marrazkilariaren datuak:
Anna Baquero: Gazte ilustratzailea da; Bartzelonan bizi da. Zenbait argitaletxetan argitaratu du, besteak beste: SM, Beascoa, Barcanova, La Galera eta Bókabeitan. Oso irakurzalea da, eta idatzi ere idazten du, eta, margotzeari dagokionez, gehien gustatzen zaiona animaliak margotzea dela dio.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Istorioak bakoitzak bere buruaren inguruan eraikitzen duen ideia hobetzen eta berezko trebetasunak balioesten laguntzen du, munduan hobeto kokatzeko modu bat.
  • Pertsonaiak animalia maitagarriak dira; kontakizun hau interesez irakurtzen lagunduko dute.
  • Umeak identifikatuta senti daitezke protagonistaren bakartze eta lotsa sentimenduekin eta, bidez batez, larritasunerako irtenbidea aurkitu eta gainerakoekin harremanak izaten ikasi.
 
Gaikako kategoria: Umorea | Sentimenduak / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Elkarbizitza , gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Enpatia, eskuzabaltasuna | Begirunea, elkarrizketa, tolerantzia | Adorea, zailtasunak gainditzea.
 
Ezaguera arloak: Zientziak fisiko-naturalak | Giza zientziak | Gizarte zientziak | Arte disziplinak | Hizkuntza eta literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Pau Roigé.
Marrazkilaria: Anna Baquero.
Itzultzailea: Xabier Olaso.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 26.
Adina: 6 urtetik aurrera.